1 |
Zertaz ari gara, espetxea eta sorkuntzaz ari garenean? "Seacliffeko ospitalean eman nituen sei asteak y zoramenaren izu- garrikeriaren ikasgai laburtu bat izan ziren Beste eraikin batzuetan bakartutako jendeak ez zuen izenik y ez iraganik y ez etorkizunik y giltzapetu- tako oraina besterik. |
2 |
Orain-lur betierekoa y ortzemugarik gabed", Janet Paterson Frame idazle zeelandaberritarraren hitzok, espetxeratu berritan, oso ohiko sentimenduak islatzen di- tuzte. "Baina zer da izugarrikeria hau? Murruok, ihesaldiak ekiditeko be- zainbat, barruko izugarrikeria ezkutatzeko eraikiak ere baitira. |
3 |
Horrela beraz, espetxe barrutik egiten den oihu bakoitza, idatzia barne, murruan arrakala bihur liteke eta berau ez da, zenbait kasutan, askok pentsa lezaketen maneran, ber- tatik ihes egiteko, baina kanpokoari barrukoa erakusteko. |
4 |
Espetxearen inguruko hamaika liburu, idazki edo sormen lan aurki litezke (esku artean duzun hau adibide), eta azal- tzen diren esperientziak bata bestearen oihartzunak dira...). Berrogeita hamarreko hamarkada aldera izaeraren desorekak elektroshock kolpeka osatu zitezkeela uste zen. |
5 |
Janet Pater- sonen amak alaba lobotomia bidez zentzatzea espero zuen, baina buru ebakuntzaren zain zegoela, Janetek ezkutuan ida- tzitako Lagoon liburuak Zeelanda Berriko literatur sari nagu- sia, Hubert Churh Memorial Prizea, irabazi eta buru garbike- tatik libratu zen. |
6 |
Idatzitako hitz bakoitzak heriotza mentaletik urrundu zuen, ebakuntzaren (eta amaren erabakiaren!) aurka erlojupeko lasterketan buru garbiketatik libratzeko bide baka- rra: idaztea Errutina, Mandelak dioen bezala, instituzioan harrapatua dagoenaren menderatze teknika bezala. |
7 |
Patioa, ziega, patioa, ziega, bisita, patioa, ziega... Aldian aldiro familia-lagunekin izaten diren ikustaldiez gain, deus gutxi dauka presoak, den- bora etengabe xehatzen dion errotarriari galga jarri ahal iza- teko. Nola hautsi beraz zirkulu hau?. |
8 |
Instituzioaren errutina zapaltzaileari gainjarriko zaion errutina propio askatzailea eraikitzerik ba ote? Ekaitz Sirventen eskutik jaso dugun itzulpen lan hau izan dai- teke aukera bat Eus- kal presoek izarak hautsiz eraikitzen dituzte beraien mihiseak. |
9 |
Ikatz zatitxoekin, hatzak erabiliz, bizar labainaren aiztoare- kin... eskuratu ditzaketen baliabide urriekin alegia, sortzeko ukazioari nolabait aurre egiten diote. Ekaitzen erronka, bide horretatik joan da, itzultzaile batek ohiko kasuetan beharko lituzkeen trepetak faltan burutu du lana. |
10 |
Auto-ikaskuntzatik asko duen bidaia. Itzultzaile batek beharko lituzkeen bidaideekin hartu eman zuzenik izan gabe. Perpausak behar bezala idaztetik haratago, nola interpretatu beste herrialde eta garai batetatik jasotzen diren esapideak?. |
11 |
Biak ala biak, aukera ideologikoak inondik ere. Antzeko zalantza dantzan irudika dezakegu Ekaitz, norekin partekatu baina gisa honetako galderak? Horrelako atakatik ateratzeko bide argirik gabe, kanpoarekiko urruntasunak ezaugarritzen du kartzela. |
12 |
Aspaldi, olerkariak esan bezala, bi punturen arteko distantziarik laburrena, lerro zuzena, ezagun dugu. Baina bi punturen arteko distantzia lu- zeena zein den neurtzeko, tartean espetxe-instituzioa kokatu eta erantzunaren zantzu batzuk ikusi ahal izango ditugu. |
13 |
Ba- naketa espazio neurgaitz hori, nolabait, laburtu du Ekaitzek. Mandelaren espetxealdia gure eskuetan ezarriz, Ekaitzen bera- ren espetxealdia gure esku ezartzeko. Ispilu joko bat, eta ertz batean gu geu, ikusle bezain partaide. |
14 |
Nire kideengandik urrun giltzapetu ninduten. Atean jo zutenean, burdin hesien artetik, Aucamp koronelaren aurpegia ikusi nuen. "Mandela", zuzendu zitzaidan marranta antzeko marmarraz: "esna zaude?" Baietz, nik "Zorteko zara", jarraitu zuen, "aske izan ahalko duzun lekura eramango zaitugu. |
15 |
Murru grisak bakarrik ez, itsasoaren eta zeruaren ikusmiraz ere gozatu ahalko duzu." Ez nuen xaxatu nahi izan, ondo baino hobeto bainekien aipatu lekuak ez zidana faltan nuen askatasunaz gozatzeko aukerarik eskainiko. Jarraian, uzkur, amaitu zuen: 6 Arazorik sortu ezean, nahi beste izango duzu". |
16 |
Ziega berean giltzapetuta zituzten gainerako lauak esnatu zituen jarraian Aucampek. Euren puskak paketatzeko agindu zien hauei. Gauerdia jada iragana izan arren, artean nekeak errenditu gabe jarraitzen genuen. Hauts zoruan eserita, abestiak kantatu eta epaiketaren azken uneak gogoratu genituen. |
17 |
"Beno", esan zuen, "ez duzue denbora askorik egingo kartzelan. Zuen askatasunaren aldeko presioa indartsuegia da. Urte bat edo biren buruan kalean izango zarete. Herriko seme izendatuko zaituztete. Aupaka, oro lagun, emakumeak jarraika. |
18 |
.. Arraioa, irabazi egingo duzue". Bere hitzak aipamenik txikiena egin gabe entzun genituen. Aitor dut hitzaldiak nabarmen adoretu ninduela, baina, zoritxarrez, ia hiru hamarkada behar izan genituen profezia bizitzeko. Ordu erdia egin aurretik aldirietako aerodromo militar txiki batean geunden. |
19 |
Garraio militarrerako baliatzen zuten tamaina handiko Dakota zaharkitu batean sartu gintuzten. Ez zuen berogailurik eta aeroplanoaren gilborrean dardaraka egin genuen bidaia. Ordubeteren lainoan, egunsentiarekin, gure azpiko lursailak piztu egin ziren. |
20 |
Hegazkinak atetilak zituen eta, argi jabalduan zerbait ikusi ahal izan genuenean, nire kideek sudurra leiarrera itsatsi zuten. Hego-ekialdera gindoazen Orangeko Estatu Librearen ordoki idorra eta Lurmuturreko penintsula berde eta menditsua gaindituta. |
21 |
Leihatilatik begiratzeko lepoa luzatu nuen neuk ere, begien aurrean nuena turista batek inoiz egingo ez lukeen gisara aztertuz: gerrillari armada bat ezkutatzeko zonalde egokiak bilatu asmo nituen. Asaldatuta, beren beregiz ikusi nahian, lepoa luzatu zuten. |
22 |
Izan ere, eremu hark, bere baso gotorrekin, etorkizuneko gerrillari armada bati babesa emateko egokia zirudien. Berandu gabe Lurmutur Hiriko inguraldera hurbildu ginen. Gutxira, Table badiaren ur urdin-ilunetan, Atlantikoan, behe-laino artetik, Robben irlaren soslaia atzeman genuen. |
23 |
Irlaren hegaletako batean zegoen lurrartze pistan jaitsiarazi gintuzten. Zeru sabaia hodeizkoa zen, eguraldia zakarra, eta hegazkinetik jaistean neguko haize hotzak gure kartzela-uniformeen oihal meharra zeharkatzen zuen. Zaindariek fusil automatikoekin armatuta eman ziguten ongi etorria. |
24 |
Bi urte lehenago irlan izan nindutenean egin zidaten harrera zaratatsuarekin alderatuta, zurrun hartu gintuzten oraingoan. Kartzela zaharreraino eskoltan zelatatu gintuzten. Hau harrizko eraikin isolatu bat zen eta berton barneratu aurretik eranzteko agindu ziguten. |
25 |
Espetxe bizitzako ohiko umiliazio erritualetako bat biluzaraztea izaten da: kartzela batetik bestera lekualdatzean, uniforme zaharra beste berri batengatik ordezkatzeko presoa biluztera behartzen dute. Hezur eta haragi besterik ez geundela Robben irlako uniforme kakiak jaurti zizkiguten. |
26 |
Apartheidak ezarritako legediak arroparen nolakoa ere arautzen zuen. Gu guztioi, Kathyri izan ezik, praka labur batzuk eta olanezko jaka eta jertse arin bana eman zizkiguten. Kathyk, indigena izaki, praka luzeakizan zitzakeen. |
27 |
Oro har, afrikarrei pneumatiko txatalez eginiko sandaliak egokitu arren, oraingoan, salbuespen gisara, zapatak eman zizkiguten; galtzerdiak, baina, Kathyk besterik ez zituen jaso. Praka laburrek, afrikarroi, "mutikoak" ginela oroitarazten ziguten. |
28 |
Egun hartan praka labur haiek jantzi jantzi nituen, baina neure buruari ez nituela luzaroan izango zin egin nion. Bidea armekin zehazten eta aginduak, garrasika, gehiegizko laburtasunez ematen zizkiguten zaindariek: "Abian!" "Isiltasuna!. |
29 |
" "Gelditu!" Ez gintuzten nire aurreko egonalditik gogoan dudan doinu harroxkoan mehatxatzen Orain ez zuten inolako emoziorik azaleratzen Behin-behineko ostatua izan zen kartzela zaharra Agintariak preso politikoentzat segurtasun goreneko egitasmo independente bati azken ukituak ematen ari ziren. |
30 |
Han izan gintuzten bitartean ez ziguten ez kanpora irteteko, ez eta bestelako presoekin harremanik txikiena izateko baimenik eman. Laugarren goizean, bilurrak jarri, eta kartzelaren barneko beste kartzela batetara eraman gintuzten kamioi batean. |
31 |
Egitura berria pisu bakarreko harrizko gotorleku angeluzuzen bat zen: erdigunean 35x1 0 metroko patioa zuen eta lau aldetatik hirutan ziegek inguratzen zituen. A, B eta C izendatu zituzten hiru ziega sailak. Gu ekialdeko aldean, B sailean, itxi gintuzten. |
32 |
Korridore luze baten bi alboetan banako ziegak esleitu zizkiguten. Leihoen erdiek patiora ematen zuten. Guztira hogeita hamar bat ziega izango ziren eta banako ziegetan itxitako presoak, aldiz, hogeita lau. Ziega bakoitzak burdin hesiz babesturiko metro koadro bat edo gutxiagoko leihotxo bana zuen. |
33 |
Gelaxkak bi ate zituen: bata barnekoa, metalezko saretxo eta burdin hesiz estalia, eta bestea kanpokoa, egurrezkoa. Egunez barneko atea besterik ez zen ixten; gauez zurezko atea ere galgatzen genuen. Ziegak presaka eraiki zituztenez, hormak hezeak zeuden oraindik. |
34 |
Arrazoi hori oinarri hartuta kartzelako komandante buruari kexua luzatu nion. Hezetasun hori gure gorputzek xurgatu behar zutela erantzun zidan. Bakoitzari ia gardenak ziruditen hiru manta fin eta higatu eman zizkiguten. Lotarako pita edo lastozko lastaira bana baino ez genuen. |
35 |
Aurrerago feldrozko lastaira bat eman ziguten, eta hau pitazkoaren gainean jartzen genuen, lurra bera baino arin eta bigunagoa zen zerbaiten gainean lo egin ahal izan genezan. Korridorearen hasieran zegoen eta hiru pausotan zeharka nezakeen ziega bat esleitu zidaten. |
36 |
Begien altueran patiora ematen zuen leiho txiki estu bat zuen. Oheratzean, oinekin horma bat eta, aldi berean, buruarekin beste hormaren igeltsua ukitzen nuen. Ziegak bi metroko zabalera zuen, eta hormek, gutxienez, 60 zentimetroko lodiera zuten. |
37 |
Ziega bakoitzaren atean egoiliarraren izena eta zenbakia nabarmen erakusten zuten txartel zuriak jarri zituzten. presoa nintzela eta irlan 1964. urtean itxi nindutela. Jarraian, B galeriatik urrun ez zegoen adreiluzko eraikin zapal batetik, arrunten sailean zegoen preso multzo bat batu zitzaigun. |
38 |
Arrunten saila F eta G galeriek osatzen zuten, eta milaren bat preso inguru hartzen zituen, gehienak arruntak, haien laurdenak, gu bezala, preso politikoak izan arren. Haietako multzo bat B sailera lekualdatu eta elkarrekin itxi gintuzten. |
39 |
Bi arrazoigatik mantentzen gintuzten preso arruntengandik aldenduta: arriskutsuak ginen segurtasun ikuspegitik, baina are arriskutsuagoak ginen ikuspegi ideologikotik; eta gure jarrera politikoa gainerako presoei ez "kutsatzea" zen kartzela- agintarien kezka nagusietako bat. |
40 |
Gurekin itxi berri zituztenen artean zegoen George Peake -SACPO Hegoafrikako Herri Mestizoaren Erakundeko sortzaileetako bat-. Traizioagatik salatu zuten eta, berrikitan, Lurmutur Hiriko udal-kontseiluko kide izana zen. Poeta eta idazlea zen eta debeku agindua hausteagatik espetxeratu zuten. |
41 |
Billy Nair ere batu zitzaigun: Nataleko Indiar Kongresuko militante ohia eta Umkhonto we Sizweko kidea. Azken hau sabotajeak egiteagatik zigortu zuten. Egun gutxira kide gehiago batu zitzaizkigun. Neville Alexander, adibidez. |
42 |
Neville letretan lizentziatu zen Tubingeneko unibertsitate alemaniarrean. Nevillez gainera Fikile Bam ere gurekin itxi zuten: hau Lurmutur Hiriko Unibertsitateko zuzenbide ikaslea eta Yu Txi Txan Klubeko partaidea zen.D. Matanzima hiltzeko konspirazioagatik zigortutako adineko hiru nekazari ere. |
43 |
Horrela antolatu zen hogeiren bat presok osaturiko gure gunea. Horietako batzuk ezagutzen nituen; beste batzuk, aldiz, ez nituen bizian ikusi. Kartzelan jai une bakanetakoa, lagun zaharren bat topatu edo berriren bat egiten duzunekoa izaten da. |
44 |
Lehen aste haietan, alabaina, giroa hain hertsagarria izan zen, ezin izan geniola elkarri diosalik ere egin. Preso adina zaindari zeuden, eta hauek, mehatxu eta beldurraren bidez, kartzela-arau barregarriena ere inposatu egiten ziguten. |
45 |
Lehen aste hartan bertan ekin genion hurrengo hilabetetako ia ordu guztiak jango zizkigun beharrari. Goizero, kamioi batek, boleibol piloten tamainako harrizko zama patioaren sarreran utzi eta hauek eskorgarekin etxartearen erdigunera eramaten genituen. |
46 |
Bi kiloko mailutzarrak edo, neurri handiagoko harrientzat zazpi kilokoak, ematen zizkiguten gero. Harriak legartzeko agindua jaso genuen. Metro eta erdiko aldearekin lau ilaretan sailkatzen gintuzten eta zangoak gurutzatuta lurrean esertzen ginen. |
47 |
Bakoitzari pneumatiko txatalez eginiko kautxuzko eraztun lodi bana ematen ziguten harriak kokatzeko. Eraztunok harrizko printzak gelditu egingo zituztela suposatzen zen; praktikan, baina, ez zuten ezertarako balio. Metalezko oihal lakarrak erabili behar izaten genituen begiak babesteko. |
48 |
Kartzelatiek gure artean isiltasuna egiteko helburua zuten. Lehen as- tetan, kaiolatutako animalia exotikoen bilduma bagina legez, beste sail eta kartzelatako zaindariak gu ikustera hurbiltzen ziren. Orduan ulertu nuen, lehen aldiz, "hezurretaraino izoztu" esamoldearen esanahia. |
49 |
Eguerdian atsedenaldia izaten genuen bazkaltzeko; lehen aste hartan sekulako kiratsa zuen zopa bat besterik ez ziguten eman. Arratsetan, patioan, zaindarien begiradapean, ordu erdiz ariketa fisikoak egiteko baimena eman ziguten. |
50 |
Urrats bizian patioari biraka aritzen ginen, elkarren segidan. Haitzak birrintzen igaro genuen lehen egunetako batean, zaindari batek harri xehez beteriko eskorga sarreraren alboan geldirik zegoen kamioira garraiatzeko agindu zion Kathyri. |
51 |
Hau ez zegoen behar fisiko gogorretara egina eta ez zen eskorga mugitzeko gai. Espetxezainak oihuka zuzendu zitzaizkion: "Laat daardie kruiva loop!" (Ea esku-gurdi hori mugitzen den!) Trufarako arrazoirik ez ematearren, Kathy egin ahalak egiten ikusi nuen. |
52 |
Ni eskorga maneiatzen trebea nintzenez laguntzeko prest zutitu nintzen. Esertzeko agindu aurretik, indarra ez eta gakoa oreka zelako, Kathyri geldiro mugi zezala esatea lortu nuen. Buruarekin baietz eginda patioaren mutur batetik bestera garraiatu zuen esku- gurdia, zaindarien irria etenez. |
53 |
Biharamunean, kartzelako arduradunek upel erraldoi bat ipini zuten patioan. Asteburua heldu aurretik erdi beteta behar zuela manatu ziguten. Beltz egin genuen lan lortu arte. Zaindarien arduradunak hurrengo astean upelaren hiru laurdenak bete beharko genituela jakinarazi zigun. |
54 |
Arta handiz lan eginda lortu genuen hori ere. Handik eta hurrengoan goraino betetzea agindu ziguten. Ondo baino hobeto genekien jokamolde hau ezin genuela askoz denbora gehiagoz onartu, baina ez genuen ezertxo ere esan. Upela guztiz bete arren, zaindariak zirika ari zitzaizkigula uste genuen. |
55 |
Ahopeka, ekimena hartzea adostu genuen: ez genuen kuotarik onartuko. Horrela, hurrengo astean irlako ekoizpen baxuko lehen grebari ekin genion. Ohiko erritmoaren erdira lan egitea erabaki genuen, eskakizun haien kontrako protesta gisara. |
56 |
Zaindariak berehala ohartu ziren eta zemai egin ziguten; uko egin genion ordea, biziago lan egiteari. Patioan lan egin behar izan genuen denbora tartean erritmo baxuko estrategia bera azkeneraino mantendu genuen. Robben irla eraldatuta zegoen, 1962an, hamabost egunez, bertan itxi nindutenetik. |
57 |
Sasoi hartan preso gutxi hartzen zituen, eta esperimentu eremua zirudien, presondegia baino. Bi urte geroago, irla, ezbairik gabe, Hegoafrikako espetxe sistema osoko kartzelarik anker eta errepresiboena bihurtu zen. Neke iturri zen presoentzat ez ezik kartzela funtzionario guztientzat ere. |
58 |
Orduan zigarretekin ulermena eskaintzen ziguten zaindari mestizoak jada ez zeuden. Orain presozain oro zuria zen, gehiengoak afrikaans hitz egiten zuen eta jabe-jopu harremana inposatzen ziguten. Eurei baas (nagusi) deitzeko agindu ziguten. |
59 |
Gu ukatu egin ginen. Arraza-banaketa erabatekoa zen Robben irlan: ez zegoen ez zaindari beltzik ez eta preso zuririk ere. Kartzela batetik besterako lekualdaketak presoaren aldetik egokitzapen bat eskatzen du beti, baina Robben irlara ailegatzea beste herrialde batetara heltzearen modukoa zen. |
60 |
Bere isolamenduak, presondegi ezberdin ez ezik, gentozenaren aldean oso urrun zegoen mundu arrotz ere bilakarazten zuen. Pretoria hiriko kartzelatik atera ginenean genuen adorea hutsaldu egin zitzaigun irlako giroaren zakartasunaren aurrean. |
61 |
Gure bizitza erremedio gabe hits eta laiotza izango zenaren sentipenari kontra egin beharko genion. Pretorian geure jarraitzaile eta senideekin harremana genuen bitartean, irlan isolatuta sentitzen ginen. Izan ere, hala zen. |
62 |
Presook elkarrekin egotearen kontsolamendua genuen, baina horixe besterik ez. Hala eta guztiz ere, nire uzkurdura, berehala, guretzat borroka berri eta ezberdin bat hasten zelako ziurtasunagatik ordezkatu nuen. Mila arraiako hiru ataldun traje batek ere ez nindukeen hala gogobeteko. |
63 |
Jantzi aurretik, nire burkideei ere galtza luzeak eman ote zizkieten egiaztatzea erabaki nuen. Horrela izan ez zenez, neureak eraman zitzala eskatu nion zaindariari. Preso afrikar guztiek galtza luzeak eduki behar zituztela erabaki nuen. |
64 |
"Mandela, galtza luzeak nahi dituzula esanez zuzentzen zaragugana, eta ematen dizkizugunean, ezdituzula nahi erantzuten diguzu", esan zidan zaindariak, beltz batek erabilitako galtzak ukitzeari uko eginez. Ez zidan erantzunik itzuli. |
65 |
Bigarren astean, biharamunean Bram Fischer eta Joel Joffe abokatuen bisita izango genuela jakinarazi ziguten. Unea heltzean, zaindariek bisita-eremura eskoltatu gintuzten. Gela huts batean eserrarazi gintuzten. Atearen ondoan elkarrizketa zelatatzen zuen maior bat genuen. |
66 |
Abokatuak besarkatzeko gogoz egon arren, ofizialaren presentziak uzkurtu egin ninduen. Ondo geundela eta orduko arrazoi berberengatik helegitea aurkeztearen aurka jarraitzen genuela azaldu nien. Elkarrizketaren amaieran Brami, Mollyz, bere emazteaz, galdetu nion. |
67 |
Emaztearen izena aipatu orduko, zutitu eta elkarrizketa-gelatik modu zakarrean egin zuen alde. Minutu gutxira atzera bere neurrira egina itzuli zen. Utzitako lekuan hartu genuen elkarrizketa, baina aipatu galderari erantzunik eman gabe. |
68 |
Aurrez aurrekoa amaituta maiorrarekin ziegarantz nindoala, honek "Fischerren jarrerak ezustean harrapatu maitu, etzta, Mandela?", galdetu zidan Baietz erantzun nion Molly ito egin ei zen Abailduta utzi gintuen albisteak Aurreiritzirik gabeko emakume miragarri eta eskuzabala zen Molly. |
69 |
Irudika zitekeena baino gehiago babestu zuen Bram. Emazte, lagun, burkide izan zuen. Bramek beste nahigabe bat zeraman berekin: semea, diabetikoa zena, nerabezaro gozoenean hil zen. Bere emazteagatik galdetzean ihes egitea Bramen izaeraren adibide besterik ez zen. |
70 |
Estoikoa zen, ez zituen, inoiz, bere nahigabe eta arazoekinlagunakzamatzen. Kontzientziakbere oinordetzagaitzestera eta bere jendearen aldetik isolamendua jasatera behartu zuen, afrikaner gisara, parekorik ez zuen kuraia eta sakrifiziorako gaitasuna erakutsiz. |
71 |
Nik, bere ondoan, injustiziaren aurka borrokatzen nuen soilik; nik ez nuen, Bramek bezala, neure jendearen aurka ere egiten. Kartzelako komandanteari Brami dolu-gutun bat idazteko nuen asmoa jakinarazi nion. Honek baimena eman zidan. |
72 |
Posta-trukea arautzen zuten legeak oso zorrotzak ziren: senide zuzenei soilik idatz geniezaiekeen, eta kasuan ere, sei hilean behin bostehun hitz gainditzen ez zituen gutun bakarra. Hori ezagututa, Brami idazteko baimena eman izanak onerako harritu ninduen. |
73 |
Komandantea ez zen bere hitzaren neurrira egon ordea: gutuna idatzi eta eman nion, baina honek inoiz ez zuen bidali. Hilabete batzuen buruan kartzelako bizitza errutina hutsa zen. Egunerokotasuna suspergarri bezain tranpatia izan daiteke presoarentzat ordea. |
74 |
Erlojuak, eskuturrekoak eta bestelakoak, debekatuta zeuden irlan. Inoiz ez genekien zehaztasunez ze ordutan bizi ginen eta kanpai eta presozainen txilibitu eta oihuen menpeko ginen erabat. Hori horrela, lehen egunetan nire ziegako horman egutegi bat marraztu nuen. |
75 |
Denboraren zentzua galtzea norberaren gaineko kontrola galtzeko lehen pausua zela sinesten nuen. Presoarentzat denbora gelditu egiten da; egunak ez dira amaitzen. Eternitatearen topikoa aisiarekin eta jarduera ezarekin lotu izan da, baina ez zen hau Robben irlako kasua. |
76 |
Edozertan izaten gintuzten ia etenik gabe: lan egiten, ikasten, eztabaidatzen, istiluak konpontzen. Hala eta guztiz ere, denbora glaziar bat bezain motela zen. Adibidez, hortzetako eskuila berri bat eskuratzeko sei hilabetetik urtebetera itxaron behar izaten genuen. |
77 |
Ahmed Kathradak behiala esan bezala, kartzelan minutuak urteak ziren, baina urteak minutuak bailiran igarotzen ziren. Hori lortzeko, aintzat hartzeko lehen egitekoa, bizirik irauteko jakin beharreko guztiaren ikasketa egokia da. |
78 |
Horretarako zure aurkariaren helburuak ezagutzea estrategikoa da, hauek ezagututa soilik egin ahalko baitzaie aurre. Kartzelak presoaren adore eta ausardia suntsitzea du helburu. Elkar babesten ginen, elkarri adore ematen genion. |
79 |
Genekien edo aztertzen genuen oro partekatu egiten genuen eta, horrela, edonork banaka izan zezakeen balioa biderkatu egiten zen. Guztiok, baina, ez genien modu berean erantzuten pairatzen genituen oinazeei. Gure kasuan, sendoenek ahulenez zainduz denok indartuta irteten ginen atakatik. |
80 |
Azken batean, geure bizitza propioa eraiki behar izan genuen kartzelan. Agintariek eurek ere aitortzen zuten, neurri bateraino, ordena guri, eta ez funtzionarioei esker, mantentzen zela presondegian. Garaipenen loria bidea urratzeko saiakera egiten dutenentzat izaten da. |
81 |
Nabarmen da hori kartzelan: norberak besterik ezagutzen ez dituen ideiekiko leialtasunean bilatu behar izaten da aterpe gehiegitan. Aurrerantzean isilpean aritu beharko nuen, baina ez nengoen borroka alboratzeko prest. Guda handiago baten baitan mikrokosmos bat zen gure kartzelakoa. |
82 |
Kanpoan egin genuen gisa berean lotuko gintzaizkion borrokari Robben irlan ere: arrazakeria eta errepresioa berberak ziren eta hauei aurre egiten jarraituko genuen, beste baldintza batzuetan izan arren. Kartzelak eta bertako agintariek, presoari jendetasun oro lapurtzen ahalegintzen dira. |
83 |
Helburu horrek, bere horretan, paradoxa badirudi ere, nire biziraupena bermatzen zuen. Nik banekien, nire duintasuna bahitzen saiatzen zen pertsona edo erakunde orok, porrota jasango zuena ezinbestean; ez nengoen, ezein salneurritan, inolako presio- pean, makurtzeko prest. |
84 |
Inoiz ez nuen bizi arteko zigorrak betiko esan nahi zuenik pentsatu, eta inoiz ez nuen burdin-hesion artean hilko nintzenik ere sinetsi. Behar bada, kontuan hartzeko ere etsi- garriegia zelako arbuiatzen nuen ikuspegi hori. Baikorra naiz. |
85 |
Ez dakit, berezko ezaugarri dudan edo adinaren ondorio den, baina baikorra izatea, neurri batean, burua eguzkirantz jaso eta beti aurrera egitea da. Goizero, bost eta erdietan, gaueko zaindariak korridorearen hasieran zegoen brontzezko kanpaia kolpatuz esnatzen gintuen. |
86 |
"Word ivakker! Staan opP (Esnatu! Gora denak!), oihukatzen zuen Goiztiarra izan naizenez, goizik iratzartzea ez zen arazo niretzat Ordu horretan esnarazi arren, zazpiak laurden gutxira arte ez ziguten ziegatik irteten uzten Metalezko goporretan jaten genuen ahi hura. |
87 |
Gutako bakoitzari kafea zeritzoten zerbaitezko pitxer bana ematen ziguten; hura, baina, xehatu eta belztu arte txigortutako artoarekin irakindako ura besterik ez zen izaten. Denbora aurrera, patiora irteten utzi ziguten, eta gosaria heldu bitartean perimetroaren luzean korrika egiten nuen. |
88 |
Kartzelan, gainerako guztia bezala, elikadura ere diskriminatzailea izaten zen. Oro har mestizo eta indioek afrikarrok baino janari apur bat hobea jasotzen zuten. Anoa orekatua hornitzen zigutela esatea gustuko izaten zuten agintariek. |
89 |
Eta, egiari zor, arrazoi zuten: gure elikadurak ezatseginaren eta irentsiezinaren arteko oreka arin bat gordetzen zuen. Ezinbestean, beraz, gure protesta askoren iturburu izaten zen janaria.". Gosariaren erdian, zaindariek "Val in!. |
90 |
Val in!" (Lerrokatu! Lerrokatu!) oihukatzen zuten eta ziega atarian berrikuspenerako kokatzen ginen Preso guztiek kaki koloreko alkandoraren hiru botoiak itxi behar izaten genituen Zaindaria igarotzean burukoa kendu behar izaten genuen. |
91 |
Botoiak lotu gabe bagenituen, burukorik gabe agertzen ez baginen edota gure ziegak atondu gabe egonez gero, kartzela-araudia hausteagatik ohartarazten gintuzten. Kode-erabakiari jarraiki, zigor- ziegan atxikitzearekin edota jatordu baten edo batzuen galerarekin zigortzen gintuzten. |
92 |
Berrikuspena pasa ondoren, eguerdira arte, patioan harriak xehatzen izaten gintuzten. Ez ziguten atsedenik ematen; erritmoa jaisten bagenuen, azkarrago lan egin genezan estutzen gintuzten zaindariek. Eguerdian kanpaiak jo eta beste janari bidoi bat ekartzen zuten patiora. |
93 |
Afrikarrok artaburu egosiakizaten genituen otordu. Indiar eta mestizoei pure garden baten itxura zuen arto-irinez egindako semolazko eltzekada bana ematen zieten. Zenbaitzutan, euren platera barazkiekin edertua zetorren; gure artaburuek ez zuten inolako apaingarririk izaten. |
94 |
Bazkariarekin phuzamandla zerbitzatzen ziguten maiz. "Indarra ematen duen edaria" esan nahi zuen gurean, eta artoz eta legami apur batez prestaturiko hauts bat izaten zen. Urari edo esneari eransten zitzaion, eta nahastura lodia zenean, zaporetsua izan zitekeen. |
95 |
Baina kartzelako agintarien anoa hain zen eskasa, urari kolorerik ere ez ziola ematen. Bazkariaren ondotik lauak arte egiten genuen lan. Zaindariek txilibitua j o eta atzera zenbaketarako lerrokatu egiten gintuz ten. Segidan, atondu gintezen, ordu erdiko tarte bat baimentzen zuten. |
96 |
Korridorearen amaieran zegoen bainuak, itsas-urezko bi dutxa, ur gaziko iturri bat eta bainuontzi bezala erabiltzen ziren metal galbanizatuko hiru upel handi zituen. Batzuetan abestu egiten genuen ura hain hotza ez zegoela sinestarazteko. |
97 |
Lehen egun haietan elkarrekin hitz egin genezakeen beste aukera urrienetako bat izaten zen. Lau eta erdietan puntuan kolpe bortitz bat jo ohi zuten ibilguaren muturrean zegoen egurrezko atean: afaria iritsi zela esan nahi zuen. |
98 |
Jatekoa banatzeko ardura preso arrunten talde batek izaten zuen. Barazkia egokitzen zenean, astetan zehar berdina ematen ziguten, azenarioa edota azaburua alferrik galdu eta hauek jatearen jateaz norbait gaixotzen zen arte. Sukaldean kontrabandoa ohikoa zelako gertatzen zen hau. |
99 |
Arratseko zortzietan gaueko zaindaria gure korridorean sartzen zen. Honek, ateko zulo txiki batetik, kanpoan aurkitzen zen beste kide bati ematen zion giltza. Jarraian, ibilgutik aurrera eta atzera, lotarako aginduak ematen zituen. |
100 |
Robben irlan ez zen inoiz "itzali argiak!" oihua entzun: ziega bakoitzean zegoen metal-oihalez babestutako bonbilla bakarra gau eta egun piztuta egoten zen Ibilguaren ezaugarri akustikoak onak zirenez, lokartu aurretik, apur batez, elkarrekin hitz egiten saiatzen ginen. |
101 |
Edozein xuxurla entzun egiten zen eta "Stilte in die gang!" (Isiltasuna galerian!) oihua errepikatzen zuen zaindariak behin eta bitan Irakurtzen edo idazten ari ez ginela ziurtatzeko, zaindariak behar hainbat aldiz zeharkatzen zuen korridorea gauez. |
102 |
Hilabete batzukigarota, zaindariaren urratsak entzun, eta hitz egiteari utzi edota zernahi objektu debekatu edo kontrabandozko ezkutatzeko denbora izan genezan, hondar apur batez hautseztatu genuen ibilguaren luzera osoa. Lerrokatu egin gintuzten, kartzelan ohikoa denez, hatz-markak hartzeko. |
103 |
Zain geundela zaindari bat kamerarekin ikusi nuen. Hatz-markak hartu zizkigutenean, arduradunak argazkiak egiteko lerrokatzeko agindu zigun. Nire burkideei keinu egin nien ez mugitzeko adieraziz. Izan ere, presooi argazkiak egin ahal izateko baimena behar zuten. |
104 |
Zaindariek ez zituzten araudiak irakurtzen, eta hauek aipatzea, presozainak neurrira ekartzeko modu bat izaten zen. Nire eskariak erabat harritu zuen zaindaria. Ezin izan zidan azalpenik eman, ez eta kartzela-aferen arduradunaren inolako dokumentu idatzi eta sinaturik erakutsi ere. |
105 |
Argazkiak ateratzen utzi ezean, gertatuaren berri emango zuela esanez mehatxatu gintuen; baimenik gabe argazkirik ez zela egongo erantzun nion nik. Eta horretan geratu zen. Arau gisara, preso agertzea umiliagarria zela argudiatuz, uko egin genion argazkiak egiten uzteari. |
106 |
Hala eta guztiz ere, Robben irlako egonaldian zehar argazki bat eta bakar bat egin zidaten. Aste gutxira, goiz batez, kartzelazainen buruak, patioko lanerako mailuen ordez jostorratzak eta hariak eman zizkigun jertse higatu mordo batzuekin batera. |
107 |
Hauek konpontzeko agindua jaso arren, konponketa posiblerik ez zutela konturatu ginen berehala. Deigarria suertatu zitzaigun eginkizun arraro hura eta aldaketa zergatik eta zertara zetorren galdetu genion elkarri. Bi kazetariek, gu aztertuz, etxarteko perimetroa zeharkatu zuten. |
108 |
Guk, lanean ari bagina legez, burua beheratuta mantendu genuen. Patioari bira eman ziotenean, zaindarietako batek sorbalda helduz, esan zidan: "hitza hartu beharko duzu, Mandela". Egun haietan sarritan hitz egiten nuen nire kartzela-kideen izenean. |
109 |
Kartzeletako araudiak zehatz-mehatz zioenez, presoek euren buruen ordezkari gisara besterik ez zezaketen hitz egin. Antolakuntzarako aukera oro ukatu eta kolektibo gisara gure indarra ahuldu nahi zuen neurri honek. Arau horri kontra egin arren, ez genuen gauza handirik aurreratzea lortu. |
110 |
Kexaren bat aurkezten genuenean gu hitza erabiltzea ere ez zitzaigun baimentzen. Haatik, lehen urtetan, agintariek guztien ordezkari gisara mintzatuko zen preso bat behar zutenean, ni hautatzen ninduten. Kazetariarekin hogeiren bat minutuz hitz egin nuen. |
111 |
Haietariko lehenak Newman izena zuen, eta ezin zintzoagoa izan nintzaion kartzelako gure bizi-baldintzei eta Rivoniako epaiketari dagokionez. Tipo atsegina zen, eta elkarrizketa amaitu genuenean argazkilariak erretratu bat egin ote ziezadakeen galdetu zidan. |
112 |
Uzkur agertu nintzaion; baina amore eman nuen, argazkia atzerrian argitaratuko zela jakin banekielako eta, artikulua onbera izatera, gure borrokaren suspergarri izango zelako. Sisulu jauna batuz gero argazkia ateratzen utziko niola erantzun nion. |
113 |
Argazkian biok agertzen gara, patioan, gaur egun oroitzen ez dudan konturen batez hitz egiten. Ez nintzen sekula ez artikulua ikustera ez eta aipatu nuena entzutera heldu. Bi kazetariak joan zirenean zaindariek jertse higatuak eraman eta mailuak itzuli zizkiguten. |
114 |
Hilabete haietan Telegrapheko kazetariak bisitari uholde txiki baten lehen tantak izan ziren. Rivoniako epaiketak herriaren gogoan jarraitzen zuen eta gobernuak ez zuen aukerarik galtzen nazioarteari tratu ona jasotzen ari ginela erakusteko. |
115 |
Jasaten genituen eraso eta torturak deskribatuz irlan genituen baldintzei buruzko istorioak argitaratzen zituzten hedabideek. Gobernua deseroso zegoen eta, esamesei aurre egiteko, irlaz kanpoko pertsona esanguratsu batzuk gonbidatu zituen testigantzok ezeztatu nahian. |
116 |
Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurrean Namibiaren independen- tzia defendatu zuen abokatu britainiar baten ikustaldi labur bat jaso genuen. Hau joan ostean, American Bar Associationeko ordezkari baten, Hynning jauna delakoaren, bisita izango genuela jakinarazi ziguten. |
117 |
Iparramerikarrak, garai hartan, salbuespen bat ziren He- goafrikan, eta halako erakunde agurgarri bateko kide bat ezagutzeko jakin mina nuen. Hynning jauna heldu zen egunean patiora eraman gintuzten. Kartzelarien artean rara avis bat zen Steyn jenerala. |
118 |
Itxura onekoa eta sofistikatua zen: kalitate bikaineko eta ebakera akasgabeko trajeak janzten zituen. Pertsona oso adeitsua zen, "jaunak" esanez zuzentzen zitzaigun, eta kartzelarien artean beste inork sekula egingo ez lukeen gisara, gu agurtzeko kapela ere kentzen zuen. |
119 |
Alabaina, Steyn jeneralak ekintza zuzenekin ez eta omisioz zanpatzen gintuen. Funtsean, ez ikusia- rena egiten zuen irlan gertatzen zen edozein gertakariren aurrean. Bere presentzia ezak adoretu egiten zituen funtzionario ankerrenak, eta hauek nahi zutena egiten zuten. |
120 |
Jeneralak, bere manera onekin, gonbidatua aurkeztu eta esan zigun: "Jaunok, hauta ezazue zuen bo- zeramailea". Preso talde batek nire izena oihukatu zuen. Steyn jene- ralak buruarekin baimen keinua egin zidan eta zutitu egin nintzen. |
121 |
Steyn jeneralaren aldean Hynning jauna lodi eta narrasa zen. Bisita eskertuz bere presentziagatik ohoratuak sentitzen ginela esan nion. Janariaren, bizi-baldintzen eta esleitzen zitzaigun lanaren gaineko gure eskakizunen zerrenda azaldu nion gero. |
122 |
Nire azalpenen aurrean Hynning jaunak ez zuen ni eteteko aukerarik galtzen. Helbururik gabeko esfortzuak egiten igarotzen genituen ordu luzeengatik protesta egin nuenean, preso gisara lanean aritzea zegokigula zehaztu zuen. Eta ziurrenera alfe- rrak ere izango ginela gehitu zuen. |
123 |
Ziegetan genituen arazoak xehetasunez azaldu nizkionean eten egin ninduen atzera ere. AEBtako kartzela zaharretako baldintzak Robben irlakoak baino askoz okerragoak zirela esan zidan. Hau paradisua ei zen haiekin alderatuta. |
124 |
Lege bidez epaitu gintuztela gehitu zuen: hiltzera kondenatu ez gintuztelako zortea genuela, huraxe merezi genuelako. Izerditan zegoen eta gutako zenbaitzuk Hynning jauna edanari emanda etorri zela pentsatu zuten. Ezeztu egiten nuela ikustean asko haserretu zen Hynning. |
125 |
Bien bitartean, Steyn jeneralak hitzik egin gabe jarraitzen zuen. Egoera hartan ia ezinezkoa zen gutxieneko errespetua gordetzen jarraitzea. Hynningen aipamenekin sutan jarri ziren gure saileko gainerako presoak; minduta sentitzen ziren agintariek bisita hura baimendu zutelako. |
126 |
Edozein bisitak gure adorea puzten zuen, eta hau, aldiz, etsigarria izan zen. Horixe nahiko zuten agintariek hurrengoetarako ere. Etsigarria zen hain ulermen gutxi erakusten zuen erakunde hain ospetsu bateko norbait ezagutzea. |
127 |
Azkenerako, Hynning buelta eman eta, agurtu ere egin gabe, etorritako bidetik joan zen. Ez genuen damurik izan hura bistatik galtzean. Bisita hartaz urtetan asko hitz genuen, gutariko askok Hynning jaunaren hizkera modu barregarrian imitatzen amaitzeraino. |
128 |
Ez zituen American Bar Associationentzat lagun asko irabazi eta ez genuen sekula bere berri gehiago izan. Kartzela-agintariek presoak lau kategoriatan sailkatzen zituzten: A, B, C edo D. Aipatutako gai guztiak ezinbesteko bizigarriak dira presoarentzat. |
129 |
Oro har, preso politiko batek urteak behar izaten zituen D kategoriatik Cra igarotzeko. Sailkapen-sistemaren aurka geunden gu. Umiliagarriaz gainera, gatibu guztiak, eta bereziki preso politikoak, zanpatzeko beste modu bat zen. |
130 |
Preso politiko guztiak kategoria berekoak izan zitezela eskatzen genuen. Baina kritikatu arren, ezin genuen kontuan ez hartu: sailkatze- sistema kartzela-bizitzaren berezko ezaugarria zen. Ohikoan, sailkapena, preso bakoitzaren zigorraren araberakoa izaten zen. |
131 |
Zortzi urtera zigortutako presoa lehen bi urtetan D taldera esleitzen zuten, hurrengo bietan C taldera, segidako bietan Bra eta azken urtetan Ara. Robben irlara lekualdatu aurretik, kartzelan ia bi urte eginak nituen arren, etorreran D taldekoa izaten jarraitu nuen. |
132 |
Sailkapen altuenei zegozkien pribilegioak erdietsi nahi banituen ere, uko egin nion ohiko jokamoldea aldatzeari. Kartzelako egoera hobetzeko bitartekorik eraginkorrena otzan agertzea eta ez kexatzea izaten zen. Sei hilabetero, presoek kartzela-kontseiluaren aurrean aurkeztu behar izaten zuten. |
133 |
Hauek honen sailkapena berraztertzen zuten. Kontseiluak kartzela- araudiaren arabera neurtu behar zuen preso bakoitzaren jokalegea, baina berehala ohartu ginenez, presoen portaera aztertzera mugatu baino, nahiago izaten zuten auzitegi politiko legez jokatu. |
134 |
Kontseilu aurreko nire lehen agerpenean, funtzionarioek ANCren eta nire uste sendoen gaineko galderak egin zizkidaten. Honek sailkapenarekin inolako zerikusirik ez izan arren, erantzuteko eta nire ideietara hurbildu nitzakeela uste izateko bezain harroa izan ninteen. |
135 |
Ordura arte tratu gizatiarra eman ziguten tarte bakanetakoa izan zenez, xalotasunez erantzun nien galderei. Amaitutakoan euren amarruan inozo bat bezala erori nintzela konturatu nintzen, hura informazioa ateratzeko agintariek zerabilten teknika bat gehiago besterik ez baitzen azken batean. |
136 |
Horrenbestez, kartzela-kontseiluarekin politikaz berriz ez eztabaidatzea adostu genuen gure artean. D taldeko preso moduan, sei hilabetean behin bisita bat izan eta gutun bana jaso eta idazteko eskubidea besterik ez nuen. Hura zitzaidan kartzela-sistemaren muga jasangaitzenetako bat. |
137 |
Etxekoekin harremana izatea jende ororen eskubidea izaki, honek ez luke kartzela-sistemaren sailkapen artifizialak mugatuta egon behar. Eta bere horretan, kartzelaren baitan bizi beharreko beste mugapen bat gehiago besterik ez zen. |
138 |
. Bisitak eta gutunak, gainera, "lehen graduko" senitartekoei mugatuta zeuden. Debeku hau bidegabea eta arrazista zen. Asaba komun baten ondorengo dela baieztatzen duen edonor familia bereko kidetzat hartzen da. Gutun murrizketa gu gehiago estutzeko baliatzen zuten agintariek. |
139 |
Posta banatu aurreko uneetan itxaropena izugarria izaten zen. Hilean behin egiten zuten gutun partiketa eta sei hilabete ere igaro zitezkeen bakar bat ere jaso gabe. Sei hilean behin eskutitz bat jasotzeko baimena izatea eta, behin hilok igarota, bakar bat ere ez jasotzea, desolagarria izaten zen. |
140 |
Gutunik ezean galdera geratzen zen: "Zer gertatu ote zaie emazte eta semeei, zer amari eta arrebei?" Gutunik jasotzen ez nuen aldiro desertu mortu eta lehorra sentitzen nintzen Ohikoa izaten zen agintariek borondate txarrez, bestelako arrazoirik gabe, posta bahitzea. |
141 |
Horrela zuzentzen zitzaizkigun presozainak halako kasuetan: "zuretzat eskutitz bat jaso dugu, baina ezin dizugu eman". Ez zuten zergatia azaltzen, ez eta gutuna norena zen ere. Gutunen bat jasotzen genuenean pozez lehertzen ginen. |
142 |
Basamortua lorarazten duen udako euria bezalakoa zen eskutitz bakoitza. Agin- tariek gutuna luzatzen zidatenean, arrapaladan hurbiltzeko gogoak barrua erre arren, axola ez balitzait bezala jasotzen nuen. Lehen hilabetetan Winnieren gutun bat jaso nuen. |
143 |
Hain kimatua jaso nuen, hasiera eta agurraz gainera ezer gutxi geratzen zitzaiola. Irlako zentsoreek pasarte "iraingarriak" tintarekin zirriborratzen zituzten hastapenetan, baina tinta uretan garbitu eta azpian idatzia zegoena irakur genezakeela jakin zutenez, ezabatze modua aldatu egin zuten. |
144 |
Paragrafo osoak kimatzeko aihotzak erabiltzen hasi ziren ordutik aurrera. Eskutitz gehienak paperaren bi aldetatik idatzita etorri ohi zirenez, ifrentzuan zegoena ere moztu egiten zuten modu horretara. Gutunak xehatuta entregatzeak liluratu egiten zituela zirudien. |
145 |
Guk idazten genituen eskutitzak ere zentsuratu egiten zituzten. Sarritan, jasotzen genituenek adina zulo izaten zituzten guk bidalitakoek. Abuztuaren hondarrean, irlan hiru hilabete baino gutxiago neramatzanean, agintariek biharamunean bisita izango nuela iragarri zidaten. |
146 |
Winnie eta Albertinaren ikustaldi bat izatea barrundatu, itxaron eta desiratu nuen. Winniek irlan espetxeratu gintuztela jakin zuen unetik bertatik bisita baimena lortzeko beharrezko urrats guztiak egin zituen. Ez zuen zaindariek gure ikustaldiak aldez aurretik planifikatzen zituztenaren itxurarik. |
147 |
Gutxien espero zenuenean, emazteari deitu eta honakoa adierazten zioten: "Bihar zure senarra bisitatzeko baimena duzu". Jokamolde honek nabarmen zailtzen zituen gauzak. Horrek, sarritan, bisita gauzatu ezina izaten zuen ondorio. |
148 |
Sendiko kide bateren batek ikustaldi bat aldez aurretik antolatzea lortuz gero, agintariek, nahita, batzuetan hegazkina bera aireratu arte, atzeratzen zuten baimenaren entrega. Gizonetako batzuk familia oso txiroetatik zetozen eta urteetan euren emazteak ikusi gabe egoten ziren. |
149 |
Eta hori inoiz ikustea lortzen zutenen kasuan; ezagutu baitut bisita bakarra jaso gabe Robben irlan hamarkada bat edo gehiago igaro duenik ere. Bisita gela oso txikia zen. Ez zuen leihorik eta kontaktu fisikoa debekatuta zegoen. |
150 |
Presoaren aldetik bost barrutiko errenkada bat zegoen kristalezko leihatila txiki estuekin. Hauek beste aldean kokaturiko antzerako barruti batzuetara ematen zuten. Barrutiak aulki bana eta leiar lodi eta zikinean hitzak igaro zitezen zulo txikiak izan ohi zituen. |
151 |
Bestek entzun nahi izatera ozen hitz egin behar izaten zen. Aurrerago, kartzela-agintariek mikrofonoak eta bozgorailuak jarri zituzten kristalaren alde bietan; hobekuntza txiki bat izan zen. Goizeko lehen orduan bisita-gelara joateko abisua eman ziguten Walter eta bioi. |
152 |
Gelako hegalik aldenduenean jezarri ginen. Urduri nengoen eta, bat-batean, leihatila osoa hartuz, Winnieren aurpegi maitagarria agertu zen. Bisitetara jantzi berriren batez edertua etorri ohi zen. Ezinbestean, mespretxatzen genituen pertsonen begiradapean eta distantziara lotzen ginen. |
153 |
Winnieri tentsioa aurpegian nabari zitzaion. Ez zuen samurra behar ni testuinguru hartan ikusteak. Irlara heltzea nekeza zen berez, eta horri, presozainen makurkeriak eta harremanaren izaera inpertsonala gehitu behar zitzaizkion, kartzelaren berezko erritual desatseginaz gainera. |
154 |
Gerora jakin ahal izan nuenez, Winniek bigarren debeku agindu bat jaso zuen, eta ondorioz Adingabekoen Arreta Bulegoan zuen lanetik kaleratu egin zuten. Kanporatu baino apur bat lehenago poliziak bere bulegoa arakatu zuen. Ezinak erraiak marraskatzen zizkidan. |
155 |
Gure hitz-trukea deserosoa izan zen hasieran. Bere atzean zutik zelatan ziren bi zaindariek eta nire gibelaldean zeuden hiruek ez zituzten gauzak errazten. Euren zeregina ez zen gu begipean izatea soilik: izuaren itzala ere baziren izan. |
156 |
Gai honetatik aldentzen zen edozein aipamenek eta, urrundik bazen ere, edozein gai politikok, ikustaldiaren bat-bateko amaiera suposa zezakeen. Sarritan gertatu ohi zen hau, funtzionarioek sarritan ez baitzituzten izen afrikarren aniztasuna eta izaera ezagutzen. |
157 |
Etsigarria izaten zen ikustaldiko minutu preziatu batzuk zaindari bati nire zuhaitz genealogikoaren adar ezberdinak azaltzen galdu behar izatea. Alabaina, euren ezjakintasunak gure alde ere jokatzen zuen. Winnie kezkatuta zegoenez, lehen bisita hark berebiziko garrantzia izan zuen. |
158 |
Tratu txar fisikoak jasaten ari ginela entzun zuen. Ongi nengoela jakinarazi nion eta, nahiz eta ohi baino argalago, bere begiekin forman nengoela frogatu ahal izan zuen. Pisu apur bat irabaz zezala agindu nion. Dietan zegoen, eta nik, aldiz, dietarik ez egiteko besterik ez nion esan. |
159 |
Haurrengatik, gure ama, arreba eta bere sendiagatik galdetzeko ere baliatu nuen bisita. Bat-batean, nire atzealdean zegoen zaindari batek "bukatu da denbora, bukatu da denbora!" esan zuen Itzuli eta esaten zuena sinetsi ezinda begiratu nion. |
160 |
Ez zitzaidan ezarritako ordu erdia igaro zenik iruditzen. Zuzen zegoen ordea. Bisitak segundoen buruan amaitzen zirela iruditzen zitzaidan beti. Kartzelan izan ninduten urtetan guztietan ez zen zaindariak denbora amaitu zela oihukatzen zuen uneak ezustean hartu ez ninduen ikustaldirik izan. |
161 |
Gure eserlekuetatik zakarkeriaz ateraraztean eskuek agur egiten zuten. Winnie irteten ikustean, bere presentziaren sentipena gordetzeko besterik ez bazen ere, eserita nengoen lekuan geratzeko gogoa izaten nuen beti; baina ez nuen, alabaina, zaindariak sentimendu horien lekuko izaterik nahi. |
162 |
Atzera ziegara bidean bisitan hitz egindako guztia errepasatzen nuen. Hurrengo egun, aste eta hilabetetan ikustaldia behin eta berriz oroitzen nuen. Gauzek hartu zuten norabideagatik, Winniek ezin izan ninduen bi urte barrura arte berriz bisitatu. |
163 |
Urtarrileko goiz batez, ohiko lanak hasi aurretik, patioan zenbaketa egiteko elkarrarazi ordez, irtenarazi eta kamioi itxi batera igoarazi gintuzten. Kartzela-eremua utziko genuen lehen aldia zen. Ez ziguten nora ginderamatzaten esan, baina susmoa atezuan nuen. |
164 |
Minutu gutxiren buruan, 1962an irlan eduki nindutenetik ondo ezagutzen nuen inguru batean jaitsiarazi gintuzten: harrobian. Karezko harrobiak muino harkaitztsu baten magalean zabalduriko krater zuri itzelezko bat iduri zuen. |
165 |
Labarrak eta muinoko harroinak itsutzeraino zurbil agertzen zitzaizkigun. Goian belarra eta palmondoak hazten ziren; behean latorrizko estalpe zahar batzuk zituen agerrune bat zabaltzen zen. Ofizialki harrobiaren ardura zuen Wessels koronelak hartu gintuen. |
166 |
Jarrera axolagabeko morroi bat zen; kartzela araudia zehatz-mehatz betetzeak besterik ez zuen kezkatzen. Sei hilabetez harrobian lan egin ostean, zigorraren amaierara arte lan arinago batekin sarituko gintuztela esan zigun. Ez zen egiteko erraza. |
167 |
Lehen egunean gure erreminta berriekin oso gutxi erauzi genion mendiari. Kareharria, maskor eta itsas koral kondar kaltzifikatua, haitz geruzen artean aurkitzen zen. Erauzteko, lehenik pikotxarekin bidea zabaltzen genuen, gero palarekin kareharria atera ahal izateko. |
168 |
Hau patioan lana egitea baino nekagarriagoa zen. Harrobian egun batzuk egin genituenean, afalostean, arratsaldeko lau eta erdiak aldera, loak errenditzen gintuen. Biharamunean nekatuta eta minberatuta itzartzen ginen. Arduradunek ez ziguten patiotik harrobira lekualdatzearen arrazoiez ezer esan. |
169 |
Irlako errepideetarako legar gehiago behar izatea izan zitekeen zio nagusia. Alabaina, gerora gure artean lekualdatzearen arrazoiez eztabaidatu izan genuenean, diziplina indartzeko beste bitarteko bat gehiago zela ere ondorioztatu genuen. |
170 |
Gure adorea pitzatzeko saiakera bat gehiago zen, azken batean. Hala eta guztiz ere, harrobiko lehen aste haiek suposa zitekeenaren aurkako eragina izan zuten gugan. Eskuak babaz eta odoletan izan arren, indartuta geunden. Harri eta karezko metak jasotzeak saria baitzuen. |
171 |
Aurrerago, kamioian egin ordez, harrobirainoko joan-etorria oinez egiten hasi ginen. Hau ere suspergarria izan zen, harrobirainoko hogei minutuko ibilaldian irlako paisaiaz gozatzen baikenuen. Landaretza trinkoa eta sasoi hartan gure estalpean sabai egiten zuten zuhaitz luzangak ikus genitzakeen. |
172 |
Eukaliptoen urrina usaintzen genuen eta, noizean behin, gazela afrikarrak eta urrunean bazkatzen zuten antilopeak ere ikusten genituen. Gizonetako batzuk jarduera monotonotzat zuten bidaldia: niretzat ez zen inoiz inolaz horrela izan. |
173 |
Nahiz eta, ustez, harrobira lekualdatzearen xedea gainerako kondenatuengandik ezberdinak ez ginela erakustea izan, gure kartzelariek aspaldi irla populatu zuten legenardunei eman zieten tratu bera eman ziguten. Kasu hauetan, gu ez ikusteko, zuhaixken atzean ezkutatzeko agintzen zieten zaindariek. |
174 |
Gu ikuste hutsak euren diziplinan eragingo balu bezala zen. Haietarik batean, betertzetik zehar, preso haietako batek ANCren agurra egiteko ukabila nola jasotzen zuen ikusi genuen. Bideen gurutzaketa hau, aurrerago, gainerako presoekin komunikatzeko gune garrantzitsua bihurtu zen. |
175 |
Bidea erdibitzen zen puntutik, sasitzaren artetik, eraikin zuri txiki bat ikus genezakeen. Robert Sobukwe bahitua zuten bertan. Urteak ziren etxea zaindari beltz baten bizileku gisara eraiki zutela, eta Sobukwe bakarrik bizi zen orain. |
176 |
Belar txarrez estaliriko lursail txiki eta zabar batean jaso zuten etxola. Aurrean izan ohi zuen zaindariagatik ez balitz, inork ez luke han norbait bizi zenik sinetsiko. Hori berori egin zuten Bobekin. Behin edo behin lorategian ikusi genuen, baina gehiago ez. |
177 |
Goizetan, heldu bezain laster, harrobiaren goiko aldean zegoen latorrizko estalpe batetik pikotxak, palak, mailuak eta eskorgak hartzen genituen. Armarik ez zeramaten beste zaintzaile batzuk gertutik zaintzen gintuzten, ahalegina biderkatzeko aginduz. |
178 |
"Gaan aan! Gaan aan!" (Segi! Segi!) oihukatzen zuten, idiekin baliatuko lituzketen hitzak zuzenduz guri Hamaikak aldera, eguzkia goiengo puntuan zenean, ahulak hartzen gintuen Ordurako izerdi lapetan izaten nintzen Kartzelariek are ahalegin handiagoa eskatzen ziguten une hartan: "Nee } man!. |
179 |
Kom aan! Kom aanP (Ez geratu! Goazen! Goazen!) Hamabietan, bazkaltzeko egin beharreko geldialdiaren aurretik, harriak eskorgetan jasota kamioiraino eramaten genituen Eguerdian, txilibitua jo eta muinoaren magalera jaisten ginen. |
180 |
Eguzkitik babesteko, zinkezko teilatuaren aterpera, inprobisatutako aulkietan esertzen ginen. Zaindariek estalpe handiago batean hartzen zuten babes, eta hauek mahaiak eta aulkiak zituzten. Batzuetan hauetakoren baten lurreratze trebe batek otordua alferrik galtzen zuen. |
181 |
Lauak arte egiten genuen lan. Ordua heltzean, kareharria zain izaten genuen kamioian zamatzen genuen berriro. Lanegunaren amaieran hauts zurizko gainazal bat izaten genuen. Izerdi xirripek karezko azalean errekatxoak eginagatik mamu zurbilen itxura izaten genuen. |
182 |
Atzera kartzelan, hauts hura erabat desagertzea lortu gabe ur hotzetan garbitzen ginen. Beroak eta harrobiko lanak baino kalte handiagoa egiten zigun argiak. Argiak itsutu egiten gintuen, eta horri inguruko hautsa gehituz gero ez genuen ia ezer ikusten. |
183 |
Begiak negarretan izaten genituen eta egunaren amaierarako ezkelduta amaitzen genuen. Gauez, argiaren indarra urritzean, ikusmena argi-itzalera moldatzeko denbora behar izaten zen. Harrobian zenbait lanegun egin ondoren bide ofizialetatik eguzkitako betaurrekoak eskatu genituen. |
184 |
Ukatu egin zizkiguten. Erantzun hori aukeren artean zegoen, garai hartan, irakurtzeko betaurrekoak ere ezarritako debekuen artean zeudenez. Hori horrela, Robbeneko komandante buruari, betaurrekoak baimenduko ez bazizkiguten, liburuak izateko eskubidea izateak ez zuela zentzurik ohartarazi nion. |
185 |
Ondorengo aste eta hilabetetan behin eta berriro eskatu genituen eguzkitako betaurrekoak. Onespena irabazi genuenerako ia hiru urte joan ziren, eta hau itsu gera ez gintezen beharrezkoak genituela zioen mediku ulerkor bati esker bakarrik lortu genuen. |
186 |
Honen guztiaren ondotik ere, guk erosi behar izan genituen betaurrekook. Apartheidaten aurkako gure borrokari eusteko modua ziren espetxean bizi-baldintzak hobetzeko egin genituen kanpaina hauek: zentzu horretan borroka bat eta bakarra zen. |
187 |
Tamainak arduratu gabe, lekuan eta unean bertan egiten genion aurre injustiziari; gure gizatasuna babesten laguntzen zigun honek. Harrobian lanean hasi eta gutxira beste preso politiko batzuk batu zitzaizkigun sailean. Batzuk 1964ko uztailean atxiloturiko MKko kideak ziren. |
188 |
Berrogeita hamar sabotaje ekintza baino gehiago egitea leporatzen zieten "Rivonia txikia" bezala ezaguturiko prozesuan. Preso berrien artean Mac Maharaj, SACP Hegoafrikako Alderdi Komunistako kidea eta borrokaren zerbitzura aurki zitekeen bururik distiratsuena zegoen. |
189 |
Horrez gainera, MKko zuzendaritzako kidea zen Laloo Chiba ere gutartu zuten. Burkide zintzo eta leial hau kartzelan balio handikoa izan zitzaigun. Wilton Mkwayi ere batu zitzaigun. Hau traizioagatik epaitu zuten epaiketa entzutetsuan. |
190 |
Hala eta guztiz ere, 1960an, egoera nahaspilatsu batean libre joaten utzi zuten. Egoera hau baliatuz herrialdetik ezkutuka irten eta prestaketa militarra jaso zuenez, Rivoniako epaiketaren ondoren, MKko komandante buru izendatu zuten. |
191 |
Eddie Daniels ere gurekin izango zen aurrerantzean. Hau Liberal Partyko kide mestizoa zen eta Alderdiko ekintzailez osaturiko African Resistance Movement talde txikiak buruturiko sabotajeengatik zigortu zuten. Eddie nire adiskiderik onenetako bat izan zen kartzelan. |
192 |
Aliantza politiko berri hauek izan zezaketen eragina ahuldu asmoz, kartzela-agintariek preso arrunten talde batekin nahastu gintuzten. Talde hura norbait hil edo bortxatu edo armaz lapurtzeagatik zigortutako kriminalek osatzen zuten. |
193 |
Irlako bi talderik (Bosthandienak eta Hogeita Zortziak) ezagunenetako kideak ziren eta gainerako presoak izutzea zuten bizilege. Gihartsuak eta zakarrak ziren, eta euren aurpegietan nabarmentzen ziren orbainak kartzelako mafien artean ohikoak izan ohi ziren aiztozko borrokaldien oroigarriak ziren. |
194 |
Nahasmen bila aritzen ziren: gu borrokara zipotzen, beste presoei janaria kentzen eta gure artean edozein eztabaida politiko eragozten saiatzen ziren. Haietako bati Bogart deitzen zioten film amerikarretako gogorraren omenez. |
195 |
Walterren ziega aurrez aurre zuen Bogartek, eta lehena kexatu egiten zen bigarrenak goizero bere gosaria emateko exijitzen ziolako. Walter ezetz ezin esateraino estutu zuen izuak. Talde berezitua ziren eta harrobian ere aparteko multzoa osatzen zuten. |
196 |
Egun batean lanerako abesti baten antzeko zerbaitekin hasi ziren. Izatez kantu ezagun bat zen, eta bertsioa moldatuz letra aldatu zioten: Benifunani eRivonia? zioen, esan nahi baitu, "zer nahi zenuen Rivonian?" Hurrengo esaldiak halako zerbait zioen: "gobernatzen utziko zintuztela uste al zenuen?. |
197 |
". Txilioka eta burla-haizez abesten zuten. Ezbairik gabe, zaindariek adoretuta ari ziren, eta hauek gu nola zirikatzen gintuzten ikusita, gozatu egiten zuten presozainek. Gure arteko oldartsuenek ausardiaz erantzun nahi izan arren, suari suarekin aurre egitea erabaki genuen. |
198 |
Eztarri gehiago eta hobeak genituenez, batzartu eta erantzuna aztertu genuen. Minutu gutxira Stimela, Hego Rhodesiatik datorren tren bat aipatzen duen leloa, abestera jarri ginen. Aste batzuetan bi taldeok lana kantuarekin uztartu genuen. |
199 |
Gure abesti bilduma ugaritu egin zen eta ez genuen askorik behar izan hitz eta leloak moldatuta zentzu erabat politikoa zuten abesti ezagunak kantatzeko. Amajoni adibide bat zen: ingeles arruntean soldaduak izendatzeko (Johnny) erabilitako deiturarekin egindako hitz-jokoa da. |
200 |
Shosholoza ere geureganatu genuen: gudua martxan dagoen tren batekin alderatzen duen abesti bat da hau (izenburuak, behin eta berriro errepikatuta, tren-soinuaren antza hartzen du). Zein hartuko duzu zuk?" Abestuta lanaldia arinago galtzen zen. |
201 |
Zenbaitzuk ahots aparta zuten, eta noizean behin, pikotxa albora utzita, abestiak entzutera geratu nahi izaten nuen. Kantuari dagokionez, beste taldeko morroiek ez zuten guretzat inolako lehiarik suposatzen. (Txistuka doinua jarraitzea ere galarazita geratu zen). |
202 |
Une hartatik aurrera isiltasunean lan egiten jarraitu behar izan genuen. Nik ez nituen beste taldeetako kideak aurkari bezala ikusten; eraldatu beharreko hezur-haragi landugabea ziren. Egun batean harrobiko zaindarietako batek Bogart modu basatian kolpatu zuela jakin genuen. |
203 |
Ni ez nintzen jipoiaren lekuko izan, baina ondorioak aurrez aurre ikusi nituen. Aurpegian egin zizkioten ebakinek itxura txarra zuten eta korridorean, gerturatu, eta laguntza eskatu zidan. Bere kasuaz arduratzeko prest agertu nintzen. |
204 |
Jipoi bat agintari gorenenganaino eraman genezakeen gertakaria zen eta eta guk ez genuen kartzelako buruei kontra egiteko argudioak bilatzeko lanean atsedenik hartzen. Aspaldi ez zela, PACeko kide zen Ganya delako bat makilekin eraso zutela jakin genuen. |
205 |
Abokatu gisara, kartzela-aferen arduradunari gutun bat idatzi nion Ganyaren izenean kexua luzatuz. Gutunari erantzunez, zuzendariaren bulegora deitu ninduten. Ganya kolpatu zuen kartzelaria irlatik kanporatu egin behar zutela galdatu nien. |
206 |
Ezetza errepikatzen zidaten erantzun bezala, bere aurkako frogarik ez zegoela esanez. Esanak esan, elkarrizketa izan eta denbora gutxira aipatu zaindaria beste norabaitera lekualdatu zuten. Biharamunean bulego batetara eraman eta komandanteak gertaera ikertu eta itxi egin zutela jakinarazi zidan. |
207 |
Guztia ukatu du. Bogart bulegora ekarrarazi zuten. Begiak zapiarekin itsututa zituen. Komandanteak kolpatua izan ote zen galdetu zion. "Ez, baai", erantzun zuen ahapeka, niri begietara so egitera ausartu gabe. "Ez nau inork jo". |
208 |
Kexa atzera bota zuten. "Ongi, Mandela", amaitu zuen komandanteak, "gertaera itxita dago". Ni umiliatzea lortu zuen. Ziurrenera, tabakoarekin edo aparteko janariarekin erosita, Bogartek salaketa erretiratu zuen. Biharamunean zenbaitzuk alkandora berriak jaso zituzten. |
209 |
Harrobiko zaindariek eta gure saileko kartzelariek adeitasun apur bat gehiagoz hartzen gintuztela zirudien. Berehala susmoak hartu gintuen, kartzelan ez baita arrazoirik gabeko hobekuntzarik izaten. Aparteko aukera zen; aurretiaz jasotako edozein bisita baino garrantzitsuagoa. |
210 |
Gurutze Gorria erakunde errespetagarri eta independentea zen, eta euren txostenek mendebaldeko gobernuetan eta Nazio Batuetan eragina izan ohi zuten. Kartzela-agintariek ere errespetua zioten Gurutze Gorriari. Araudiak gure eskakizunei bide emateko prozedura ofizial bat bideratu behar zela zioen. |
211 |
Xedapen hau betetzen zen, baina ohiko mekanika baten bitartez; larunbat goizetan espetxezainen burua gure sailera txilioka sartu ohi zen: "Klagtes and Versoeke! Klagtes and Versoeke!" (Kexak eta eskaerak! Kexak eta eskaerak!. |
212 |
). Bataren ondotik besteak, jatekoaren, arroparen edota bisiten gaineko gure kexuak helarazten genituen. Iruzkin bakoitzaren aurrean buruarekin baiestera eta "Ja,ja" esatera mugatzen zen kartzelarien burua, "hurrengoa!" esanez amaitzeko. |
213 |
Esaten genionaren oharrik sikiera hartzen zuen. Gure taldeko mintzaide gisa aurkezten saiatzen baginen, "hemen ez ANC ez PAC, ez bata ez bestea! verstaan?" (Ulertu?) oihukatzera mugatzen ziren zaindariak Eskutitzak idazteko papera eta arkatza besterik ez zitzaizkigun baimendu. |
214 |
Gainerakoei harrobian eta komunean isil-gordeka kontsulta eginda, guztion artean kexu-zerrenda bat prestatu genuen. Zaindarien buruari ematen saiatu ginen, baina honek zerrenda hartzeari uko egin zion eta idazte hutsagatik kartzelako araudia urratu izana aurpegiratu zigun. |
215 |
Huraxe zen Gurutze Gorriaren aurrean aurkezturiko kexetako bat: gure eskaerei behin eta berriz bizkar ematen zietela. Bisitaren egunean Gurutze Gorriaren ordezkariarekin hitz egiteko bulegora eraman ninduten. Gizon oso adeitsua zen eta adierazitakoagatik eskerrak eman zizkidan. |
216 |
Guztiarekin, lehen ikustaldi hura estu xamarra izan zen, biotako inork ez baitzekien, oraindik, besteagandik zer espero zezakeen. Elikadurari buruzko eskakizunak, bisiten araubidea, eskutitzak, ikasketak, soinketa-ariketak egiteko aukerak, lan behartua eta zaindarien jokamoldea zerrendatu nizkion. |
217 |
Inoiz aintzat hartuko ez zituztela jakin arren, gure sendien bizilekuetatik presondegi hurbilenetara lekualdatuak izateko nahiaren gisako eskari batzuk eman nizkion aditzera. Gure eskakizunak irakurri eta arrazoizkoak iruditu zitzaizkionak aipatu egin zituela suposatzen dut. |
218 |
Sennen ikustalditik gutxira, gure uniformeak hobekuntza batzuk izan zituen eta praka luzeak eman zizkiguten. Dena den, Senn ez zen inolaz ere pertsona aurrerakoia, eta Rhodesiako urteek arrazakeriara moldatu zutela zirudien. |
219 |
Nire ziegara itzuli aurretik preso afrikarrok ez genuela ogirik jasoteen gogorarazi nion. Senn jaunak harrituta zirudien eta batzuetan kartzelako zuzendariarenak egiten zituen koronelari begiratu zion. "Mandela, badakizu ogia oso txarra dela zuen hortzentzat", esan zidan. |
220 |
"Arto ahiak on egiteaz gainera, zuen horzdura indartzen du". Ondoko urtetan zenbait hobekuntza lortzeko kemenez borrokatu zuten beste ordezkari liberalago batzuk igorri zituen Nazioarteko Gurutze Gorriak. Gero, baina, zenbait agintari erabakiaz damutu egin ziren. |
221 |
Graduondoko ikasketak baimentzen ez zituzten arren, nire kasuan salbuespen bat egin zuten Pretorian jarri nuen aurrekaria zela-eta. Gure sailean salbuespena ziren goi-mailako ikasketaren bat zutenak eta, ondorioz gehienek eman zuten izena unibertsitate ikastaroetan. |
222 |
Askok ez zuten bigarren mailako hezkuntzarik amaitu eta, hauek, zegozkien kurtsoak egitea hautatu zuten. Govan Mbeki eta Neville Alexander bezala, goi mailako jakintzak zituztenak zeuden alde batetik; baina baziren oinarrizko hezkuntzako bosgarren edo seigarren urtetik igaro ez zirenak ere. |
223 |
Hilabete batzuk geroago, ia gutariko gehienak ikastaroren bat edo beste burutzen ari ginen. Gauez gure sailak kartzela ez eta ikastetxea zirudien. Ikasteko pribilegioak baldintza sorta zekarren berekin. Politika eta historia militarra bezalako aztergaiak debekatuta zeuden. |
224 |
Urtetan ezin izan genuen gure familiakoa ez zen inoren dirurik jaso, horrek presorik txiroenak liburuak lortzeko bitartekorik gabe uzten zituelarik. Ikasteko aukera, ezinbestean, norberaren diru-baliabideen menpe zegoen. Abiaburuan ados egonagatik, ezin nuen ikasketei uko egitea onartu. |
225 |
Askatasunaren aldeko borrokalari eta preso politiko gisara egunez egun trebatuago egoteko betebeharra genuela uste genuen eta trebakuntza pertsonalarekin aurrerajarraitzeko eskaini zitzaigun aukera urrietako bat izan zen ikasketena. |
226 |
Presoek aukera zuten UNISAn (Hegoafrikako Unibertsitatea) izena emateko, edo RRCn, bigarren mailako irakaskuntza amaitu nahi zutenei eskainitako ikastetxe batean. Nire kasuan, Londongo Unibertsitatearen babespean jarraitzeak ondorio kontrajarriak zituen. |
227 |
Alde batetik, Hegoafrikako inolako zerrendatan hautatuko ez lituzketen irakurgai interesgarriak gomendatzen zizkidaten; baina, bestetik, agintariek liburu haietarik asko arriskutsutzat jotzea ekidinezina zen, eta beraz, debekatu egiten zizkidaten. |
228 |
Liburuak jasotzea erronka bat izaten zen. Hegoafrikako liburutegi bati legeei buruzko liburu bat eskatu eta eskaria onartu ostean hauek liburua postaz helarazten zuten. Halako kasuetan, zentsoreak liburua postaz itzultzera mugatzen ziren, eskatu zuena- ri erakutsi ere egin gabe. |
229 |
Gero, sistemaren ezaugarriak ezagututa, ohikoa zen lehenengoa inoiz jaso gabe ondoren jaso beharreko li- burua jasotzea, adibidez. Liburuez apartera, ikasketetarako premiazkoak ziren bestelako argitalpenak ere eskatu genitzakeen. |
230 |
Agintariak oso zorrotzak ziren honi dagokionez. Zentsuraren kontrola igarotzea lortzen zuten argitalpen bakanak, kontabilitatea ikasten zuen preso bati bideratzen zizkioten kalkulu-ohar batzuk ziren. Tamalez, kartzelako agintariek zidorra aurkitu eta harpidetza bertan behera utzi zuten. |
231 |
Behin gutariko gehienak batean edo bestean matrikulatuta, mahaiak eta aulkiak bezalako gutxieneko bitartekoak ez genituelako kexatu ginen. Eskaera hauek Nazioarteko Gurutze Gorriari aurkeztu nizkion. Agintariek ziega bakoitzean idaztegi antzeko bat eraikitzeko baimena eman zuten. |
232 |
Hau apal modura hormatik bularraren altueran hegal gisara zabaltzen zen ohol bat izaten zen. Ez zen, presezki, espero genuena. Harrobian egun latz batez lanean aritu ondotik ez ginen zutik ikasteko gauza. Gutariko zenbaitzuk protesta egin genuen. |
233 |
Kathy izan zen, kasu honetan, protesten doinua eraman zuena. Ofizial arduradunari zutik ikastera behartzea inposaketa onartezina baino gehiago zela esan zion; apalak halako malda hartzen zuen, liburuek oholean irrist egiten zutela. |
234 |
Hori frogatzeko, komandante buruak ezusteko bisita egin zuen Kathyren ziegara. Liburu bat eskatu eta apalaren gainean ezarri zuen. Liburua ez zen mugitzen. Kathyri beste bat eskatu eta aurrekoaren gainean ipini zuen. Atzera ere ez zen ezer gertatu. |
235 |
Azkenik, lau liburu utzi zituenean, ikuskizun hura lotsatuta jarraitzen zuen Kathyrengana itzuli zen: "Ez dut ikusten non duen okerra idaztoki honek" esan zuen, ziegatik erretiratzen zen bitartean. Ataka horretan, audientzia egiteari uko egiten zioten agintariek. |
236 |
Ni igaroa nintzen esperientzia hartatik Gurutze Gorriaren ordezkariaren aurrean kexa agertu nuenean. Egoerak epe laburrean konpontzera egin zuen. Irlako gure lehen urtean, eguneroko ariketen ordu erdia kenduta, asteburuak ziegetan sartuta igaro genituen. |
237 |
Larunbatez, patiotik itzuli ostean, korridorearen amaieran zegoen jesarleku batean zaindari batek egunkaria utzi zuela konturatu nintzen. Hau gurekin amultsu agertu ohi zenez, han ez zuela istripuz utzi suposatu nuen. Horixe zen sutsuen desio eta debekatuen genuena. |
238 |
Walter ni neu baino apalduago ikusten nuen egunkaririk gabe. Kartzelako agintariak blokeo erabatekoa ezartzen ahalegindu ziren: ez zuten gure adorea piztu edota kanpo munduko jendeak gugan pentsatzen jarraitzen zuela sinetsaraz zezakeen ezer jakin genezan nahi. |
239 |
Herriko gaurkotasun politikoaren berri izaten jarraitzea gure eginbeharra zela pentsatzen genuen eta egunkariak irakurtzeko baimena lortzearren gogor eta denbora luzez borrokatu ginen. Hastapenetan hain trebeak ez izan arren, urteekin hauek eskuratzeko modu ezberdinak garatzera iritsi ginen. |
240 |
Harrobirainoko bidaien abantailetako bat zaindariek euren janaria egunkari paperean bilduta eramaten zutela izaten zen. Paper hauek zakarrontzira botatzen zituzten zaindariek, eta guk hartu egiten genituen, zaborrontzitik atera eta alkandorapean gorde ahal izateko euren arreta desbideratuz. |
241 |
Prentsa lortzeko bide ziurrena eroskeria izaten zen. Informazioa erdiesteko baliabideak, sarri, ez ziren oso etikoak izaten, eta nik gai honetan besterik ez nituen onartzen jokabide hauek. Prentsa txatalen bat eskuratzen genuenean hau eskuz esku partekatzea arriskutsuegia izaten zen. |
242 |
Bateren bat egunkari txatalen batekin harrapatuz gero zigor larria ezartzen zioten. Hori saihesteko, gutariko bat guztiei irakurtzeaz arduratzen zen. Usuan Kathy izan ohi zen, baina aurrerago Mac Maharaj ere arduratu zen lan honetaz. |
243 |
Kathy gure komunikazioen arduraduna zen eta informazioa helarazteko sistema burutsuak garatu zituen. Berak irakurtzen zuen kazeta, eta, gero, bakoitzari, albisteetako baten bertsio laburtu bana ematen zigun. Preso bakoitza zegokion berriaren laburpena idazteaz arduratzen zen. |
244 |
Ohar horiek gure artean banatzen ziren lehenik eta beste sailetara kontrabandoan pasatzen ziren gero. Kartzela- agintariek zaintza estutzen zutenean, Kathyk edo Macek berrien laburpen propioa idazten zuten; irakurri ostean, hau desagerraraziz. |
245 |
Egunkari hura jesarlekuan ikusi nuenean nire ziegatik irten eta korridorearen amaierarantz jo nuen. Bi norabidetan begiratu ondoren berripapera jarlekutik hartu eta alkandorapean sartu nuen. Halako albiste gosea izanik ziegara heldu orduko ireki nuen egunkaria. |
246 |
Ez dakit zenbat denboraz bahitu ninduen irakurketak, sor eta lor bainengoen eta ez bainituen oinotsak entzun. Bat-batean, nire ohepean egunkaria ezkutatzeko denborarik eman gabe, ofiziala eta bi zaindari agertu ziren. Bete-betean atzeman ninduten. |
247 |
"Mandela, kontrabandoa edukitzeagatik salatu zaitugu", esan zidaten. "Ordaindu egin beharko duzu". Bi kartzelariek egunkari gehiagoren bila xehetasunez arakatu zuten ziega Egun pare bat gero, Lurmutur Hiritik etorritako epaile bat heldu zen irlara. |
248 |
Irlan justizia areto gisara erabiltzen zuten Kuartel Nagusiko bulegoetara eraman ninduten. Oraingo honetan, nire auzia oso sinplea izango zela iritzita, agintariek epailea irlara zuzenean ekarrarazi zuten. Ez nuen nire burua defendatu eta hiru eguneko isolamendu eta baraura zigortu ninduten. |
249 |
Burkide batzuk kontrara esan arren, ez nuen egunkaria utzi zuen zaindariak segada bat prestatu zidanik uste. Auzigelan, kartzela- agintariek berripapera eskuratu nuen moduaz jakiteko galderak egin zizkidatenean uko egin nion erantzuteari. |
250 |
Segada bat prestatu zidatena barrundatu banu, ez nukeen nola erdietsi nuen argitzeko eragozpenik izango. Zigor-ziegak gure eraikin bereko hegal ezberdin batean aurkitzen ziren. Patioaren beste aldean egon arren, oso urrun zeudenaren irudipena izaten nuen. |
251 |
Isolamendu-araubidean, laguntza, ariketa eta janaria ere kentzen diote presoari: egunean hirutan arroz-ura besterik ez du jasotzen. Hau arroza egosi duten ura izaten da, beste gehigarrik gabe. Horrekin alderatuta, ohiko ahi anoa benetako oturuntza iruditu zitzaidan. |
252 |
Isolamendu-ziegan pasarazten dizuten lehen eguna izaten da ankerrena. Nola egokitu elikagairik ez irenstera? Norbera maiztasun batzuetara eginda dagoenean, gorputza ez da hauen gabeziara ohitzen Bigarren egunean gutxi-asko janari gabeziarena gainditua nuen. |
253 |
Hirugarrenean ez nuen inolako goserik. Elikadura eskasia ez da ezohiko zerbait afrikarron eguneroko bizitzan. Nik neronek ere igaro nituen egun osoak elikatzekorik batere gabe, Johannesburgon egin nuen egonaldiko lehen urtetan. |
254 |
Aipatua dut jada, nire angelutik, kartzela-bizitzako elementurik arriskutsuena konfinamendu bakartia izaten dela. Ezerk ez du ez hasiera ez bukaerarik; eta norbere buruak, halako egoeran, makurtzera egiten du. Amets bat izan da ala egiaz gertatu da?. |
255 |
Edozer zalantzan jartzen hasten da bat. Erabaki zuzena hartu al dut? Balio izan ote du zerbaiterako nire sakrifizioak? Norbera bere burua beste aurkaririk gabe dagoenean ez dago galdera estu hauetatik aldendu gaitzakeen ezer. |
256 |
Hau esanda, gehitu dezadan giza gorputzak inguruabar aldakorretara egokitzeko gaitasun itzelezkoa duela. Gorputza frogan ipini arren norberak adorea berean mantentzen badu, aitortu ezinezkoak jasatea ere posible dela ohartu nintzen. |
257 |
Gabezien aurrean ideia sendoei eustea da biziraupenaren sekretua: urdaila hutsik izanik ere adorez beteta egotea. Lehen urtetan gu isolamendu-ziegetara zigortzeko ohitura izan zuten. Ez zuten denbora askorik behar izan ni berriz bakartasunera zigortzeko. |
258 |
Jadanik azaldu dut zeinen nekeza zitzaigun gure kexak helaraztea. Kartzela bera urrun eta bakartuta egoteak arduradunei inpunitate osoz zigor gintzaketela sinestarazi zien. Egun batez, harrobian lanean ari ginen bitartean, komandanteak beste gizonezko baten konpainia zuela ikusi genuen. |
259 |
Lagunetako batek Aucamp brigada jenerala zela esan zidan ahapeka: kartzeletako zuzendaria eta gure komandante buruaren arduraduna (Aucamp hau ez da Pretoria bertako kartzelakoarekin nahastu behar. Hau Rivoniako epaiketan gutaz arduratu zena zen). |
260 |
Elkarrengandik beremta egon arren norantza berean begiratzeak batzen zituen bi arduradunak. Morroi indartsu eta txikia zen Aucamp, eta uniforme militarraren ordez trajea zeraman soinean. Bi urtean behin ikuskaritza bidaian etortzen zen irlara. |
261 |
Bisita haietan agintzen ziguten gure ziegetako burdin hesien ondoan tinko eta zutik geratzeko eta bera igarotzean gure preso txartelak erakusteko. Nire pikotxa utzi eta bi gizonenganantz egin nuen. Zaindariak aztoratu eta nigana hurbildu ziren. |
262 |
Jakin banekien arauak hausten ari nintzena, baina halaber, halako mugimendu baten aurrean zaindariak harrituta geratuko zirenez, ni geldiarazteko ezgauza izango zirena uste nuen. Eta hala gertatu zen, gertatu ere. Itzuli zure postura". |
263 |
Ezentzunarena egin eta Aucampi zuzendu nintzaion, gure eskakizunak aditzen ez zituztelako ezohiko neurriak hartzera gonbidatuz. Kartzelako komandanteak hitza ukatu zidan: "Mandela, zure lekura itzultzeko agindu dizut". Beragana itzuli eta hitzak eta ahotsa neurtuz zera esan nion: "Orain hemen nago. |
264 |
Ez dut atzera egingo". Aucamp ni entzuteko prest agertuko zelakoan nengoen. Horren ordez, ni hoztasunez aztertu eta zaindariengana bihurtu zen. "Eraman ezazue" agindu zuen pausatuki. Zaindariek Aucampengandik urruntzen ninduten bitartean nire eskariekin jarraitu nuen. |
265 |
"Itzuli ezazue ziegara", erantsi zuen komandanteak. Beste behin ere defentsarako aukerarik gabe zigortu ninduten. Oraingo honetan lau eguneko isolamendua ezarri zidaten. Nire kexei erantzuteko bere menpekoa umiliatu beharko zuen Aucampek. |
266 |
Eta kartzela-agintariek erantzun hobea eman ohi zuten zuzenean eta bakarka hurbilduz gero. Robben irlan, aldaketak lortzeko bide eraginkorrena beste presoen itzalik gabe funtzionarioengan eragiten saiatzea zen. Kartzelako zuzendariak esango du: "Zuri tapakia emanez gero denei eman beharko diet". |
267 |
Baina batek bere zaindariarekin harreman ona izan eta honi eskatzen badio, hau biltegira joan eta burusi bat hartzera mugatuko da. Kontrako jarrera agertzea gure kalterako izaten zenez, saileko kartzelazainarekin zuzena izaten ahalegintzen nintzen. |
268 |
Zaindarien artean aurkariak bilatzeak ez zuen zentzurik. ANCren filosofiak mundu oro, baita gure aurkariak ere, heztea hobesten zuen. Pertsona guztiak, kartzela funtzionariak barne, aldatzeko gai zirela sinesten genuen, eta horregatik, ahal genuena egiten genuen euren begikotasuna irabazteko. |
269 |
Oro har, guri emandako tratu bera itzultzen genien kartzelariei. Baten batek jarrera zuhurra erakusten bazuen, gu modu berean agertzen ginen berarekin. Zaindari guztiak ez ziren bihozgabeak, halaber. Hasieratik bertatik ohartu ginenez, onberak ere baziren izan haien artean. |
270 |
Eurekin adiskidetsu agertzea ez zen errazaizaten, beltz batekin adeitasunez jokatzearen ideia orobat gaitzetsi egiten baitzuten. Gure aldeko zaindariak izatea oso baliagarria izan zitekeenez, funtzionario jakin batekin lagunarteko harremanak hastea proposatu nien kide batzuei. |
271 |
Inork ez zuen antzeko zereginik bete nahi izaten. Harrobian bereziki kontrara agertzen zitzaigun zaindari bat zegoen. Nire burkideetako bati, gure arteko elkarrizketak eten ez zitzaten, berarekin adiskide- tzen ahalegintzeko eskatu nion. |
272 |
Zaindariak gurekin aski zakar ja- rraitzen zuen bitartean, preso horrekiko jarrera leunduz joan zen. Egun batez, belarretan esertzeko zaindariak bere jaka eskatu zion. Hura onartzea nire burkidearen printzipioen kontra zihoala jakin banekien arren, buruarekin onartzeko keinua egin nion. |
273 |
Egun gutxira, estalpearen babesera bazkaltzen ari ginela, aipatu zaindaria hurbildu zen. Sobera zuen sandivich, bota zigun ingurura: "Hor duzue", esan zuen. Hura zuen berak gurekin adiskidetsu agertzeko modua. Egoera hark dilema baten aurrean jarri gintuen. |
274 |
Alde batetik soberakinak jaten zituzten animalien mailan jarri gintuen. Sandivich hura hartzeak gure duintasuna azpiratuko zuela sentitzen nuen nik, baina goseak ere bageundenez, jateko hura ez hartzeak lagun egiten saiatzen ari ginen zaindaria irain zezakeen. |
275 |
Zaindariaren lagun bihurtzen ari zen burkideak sandivich hura nahi zuela ikusi nuen, eta keinua egin nion, hura hartzea baimenduz. Erabakiak ondorioak izan zituen: zaindariak gurekiko jarrera sosegatuagoa agertu zuen. ANCren inguruko galderak ere egin zizkigun. |
276 |
Kartzela-sistemarentzat lan egiten zuen gizon batek gobernuaren propaganda izaten zuen bazka bakar, eta zuriak itsasora bota nahi genituen terrorista eta komunista batzuk ginela pentsatzen zuen. Komunikazioa ezinbestekoa zen gure protesta eta kexuen koordinaziorako. |
277 |
Preso gehiago zeudenez, eta sartu-irtenak sarriagoak izaten zirenez, F eta G moduluetako presoek guk baino informazio gehiago izaten zuten, mugimenduan gertatzen zenaz ez ezik baita gure familiakide eta lagunez ere. Jatekoa ekartzen ziguten presoak komunen sailekoak izaten ziren. |
278 |
Lehen hilabetetan hainbat elkarrizketa izan genituen hauekin eta mezu laburrak ere helarazi genizkien, ahapeka. Hori garatzeko, Kathy, Mac Maharaj, Laloo Chiba eta beste hainbatekin ezkutuko komunikazio komitea sortu genuen. |
279 |
Euren egitekoa informazio truke horiek ahalik eta ongien kudeatzea zen. Kathy eta Macek diseinatu zuten lehen teknika. Azken hau harrobira egiten genituen joan etorrietan zaindariek erabilitako pospolo kaxak bota egiten zituztela konturatu zen. |
280 |
Ezkutuka hauek jaso eta gordetzen hasi ziren. Macek hauei mezu laburrak gordetzeko bigarren sakonera bat egiten zien. Laloo Chibarena zen, iraganean jostuna izana zenez, hori egiteko ardura. Mezuak modu zifratuan idazten zituen honek, gero bigarren sakoneran gordetzeko. |
281 |
Joe Gqabik, gurekin zen MKko bigarren burkide batek, pospolo kaxak hartu eta, harrobira bidean, preso arruntak igaroko zirela bagenekien gune estrategikoetan uzten zituen. Hauei, otordua zerbitzatzera etorri zitzaizkigunean, ahapeka azaldu genien asmoa. |
282 |
F eta G moduluetan aurretiaz hautatutako zenbait presok pospolo kaxak jasotzeaz arduratu behar zuten. Erantzunak modu berean jasotzen genituen guk. Zaindariak arretarik gabe egon ohi ziren uneak baliatzen genituen. Otorduak eta otorduosteak izan ohi ziren aukerarik hoberenak. |
283 |
Geuk zerbitzatzen genituen gure otorduak, eta aldaketa horri esker, sistema berri bat prestatu genuen. Sukaldean lan egiten zuten arrunten saileko kideak plastikoz biltzen zituzten ohar eta mezuak eta janari bidoien beheko aldean kokatzen zituzten gero. |
284 |
Gure erantzunek modu berean egiten zuten kontrako bidea: bilduki berberak baliatuz, sukaldera itzultzen genituen plater pila handiaren azpian ezkutatzen genituen hauek. Ahal beste zikintzen genituen platerok soberakinak ondo barreiatuz. |
285 |
Zaindariek arreta ere deitu ziguten zikinkeriagatik, baina inoiz ez zuten bide hura ikertu. Harrapatzekotan kartzelako agintariek mezuok ikusi eta dezifratu ez zitzaten kode ezberdinak asmatu genituen. Haietako bat esnearekin idaztea zen. |
286 |
Papera berehala lehortzen zen eta ez zen frogarik geratzen begien bistara. Ziegak garbitzeko desinfektatzailearekin bustita ordea, testua berriz agerraraztea lortzen genuen. Zoritxarrez ez genuen esnerik izaten sarritan. Komuneko paper zati txikietan kodean idazten genuen bestela. |
287 |
Paperak txikiak izaki hain ziren ezkutatzen errazak, ohiko mezuak bidaltzeko modurik arruntena bilakatu genuela hau. Kartzelako agintariek ohar hauetako batzuk aurkitu ondoren, papera murrizteko erabaki berezia hartu zuten... |
288 |
... 1966ko uztailean, gure janari bidoiaren beheko aldean itsatsitako ohar baten bidez, kartzelako baldintzengatik protesta egiteko preso arruntek gose greba bati ekitea erabaki zutela jakin genuen. Informazioa ez zen zehatza: ez genekien greba noiz hasiko zen ez eta eskaerak zein izango ziren ere. |
289 |
Haatik, euren motibazioa edozein izanik ere, prest geunden gainerako presoen edozein greba babesteko. Albistea gure artean zabaldu genuen eta hurrengo otordutik aurrera aipatu gose grebaren aldeko baraualdia hastea ebatzi genuen. |
290 |
Gose greba bat ekimen bakar batean oinarritzen da soil-soilik: ez jatean. Komunikaziotik komunikaziora igarotzen zen denbora zela-eta, preso arruntek ez zuten ziurrenik egun bat edo bi beranduagora arte grebara batu ginela jakin. |
291 |
Alabaina, bagenekien berriak adoretu egingo zituena. Kartzelako agintariek gu ez ginela batu eta haiek horrela zeuden bitartean benetako gourmet platerkadez gozatzen ari ginela esango zieten. Gure gose grebaren lehen egunean, ohiko anoak zerbitzatu zizkigutenean uko egin genion jatekoari. |
292 |
Bigarren egunean anoak zerbait handiagoak zirela eta ahia barazkiekin lagundu zutela ohartu ginen. Hirugarrenean okel zati mamitsuak gehitu zituzten afaritarako. Irrikak barrenak jaten zizkigun oturuntza haien aurrean. Zaindariek irribarre egiten zuten uko egiten geniela ikustean. |
293 |
Tentaldia handia zen, eta harrobiko lana gogortu egin bazuten ere, gosea lotu egin genuen. Jakin ahal izan genuenez, sail nagusian preso batzuk zorabiatuta esku-gurditan atera zituzten. Wessels koronelarekin hitz egiteko zuzendaritzako bulegora deitu ninduten. |
294 |
Halako bilerak ez ziren errazak izaten. Nire lagunek ondo zekiten greba bertan behera utz nezan agintariak ni behartzen ahaleginduko zirela. Wessels zuzenean errora joan ohi zenez, gose greba abiarazteko arrazoiez galdetu zidan. |
295 |
Preso politiko gisa, kartzelan gure baldintzak aldatzeko gainerako presoek hasitako gose greba gure apartheid&ien kontrako borrokaren luzapentzat jotzen genuela azaldu nion. "F eta G moduluetakoek greba zergatik aldarrikatu duten ez dakizue-eta", erantzun zidan. |
296 |
Auzia ez zela hori, F eta G moduluetako presoak gure anaiak zirela, eta gure borroka zatiezina zela adierazi nion. Purrustada batekin agurtu ninduen. Biharamunean aparteko gertaeren berri izan genuen: zaindariek, kafetegira joateari uko eginez, boikot propioari ekin zioten. |
297 |
Ez zeuden greban gure aldarrikapenen alde, baina guk halako protesta bat egin bagenezakeen, eurek ere egin zezaketela ebatzi zuten. Elikadura eta bizi-baldintza hobeak eskatzen zituzten. Bi grebek bat egitea gehiegizkoa izan zen kartzela-agintarientzat. |
298 |
Jakin ahal izan genuenez, funtzionariekin batzartu ziren lehenik, eta pare bat egun beranduago, agintariak preso arrunten sailera zuzendu ziren, gose-grebaren aldarrikapenak negoziatzeko hiru ordezkari izenda zitzatela eskatuz. |
299 |
Preso arruntek garaipena aldarrikatu eta greba bertan behera utzi zuten. Guk, biharamunean, arrunten urratsak jarraitu genituen. Irlan burutu ziren gose grebetan lehena eta arrakastatsuena izan zen hura. Protesta modu bezala gose grebek ez dituzte emaitza onak izaten. |
300 |
Pertsonalki, protesta horietan ezkutatzen zen logika kixoteskoa zela uste izan nuen beti. Gose greba batek arrakasta izan dezan ezinbestekoa da kanpoko munduak honen berri izatea. Hau horrela izan ezean, inork ezer jakin gabe gosez hiltzera arriskatzen dira. |
301 |
Ondorioz, gose grebaren berriak egunkarietan agertu beharra zuen, beste talde batzuek gure alde presioa egin zezaten gero. Lehen urtetan kanpoko jendeari kartzelan gose greban geundela ohartaraztea ia ezinezkoa suertatzen zitzaigun. |
302 |
Nik gose greba protesta modu pasiboegitzat nuen. Bestela ere nahikoa oinaze bagenuenok gure osasuna arriskatuz heriotzari aurre egitea suposatzen zuen. Protesta modu aktibo eta militanteagoen alde egon izan naiz beti: lanari edo garbiketari uko egitea edota lan erritmoa jaistea, adibidez. |
303 |
Ekintza hauek kartzelako agintarien aurkakoak ziren, ez geure buruen kontrakoak: legarra behar bazuten guk ez genien emango; kartzelako etxartea garbi manten genezan nahi bazuten, guk zikintzen utziko genuen. Ildo horretako erabakiak hartzeko egiten ziren bozketa guztiak galdu egin nituen. |
304 |
Nire burkideek, umorez, otordu bakar bat ere ez nuela galdu nahi esaten zuten. Gose greben alde zeudenek, historia luzeko protesta bitartekoa zela sostengatzen zuten, mundu osotik Mahatma Gandhiren moduko pertsonalitate goretsiek hedatu zutela gogoraraziz. |
305 |
Alabaina, behin jarrera bat hautatuta, gainerakoen suhartasun berarekin defendatzen nuen. Horrela, kolektiboak onetsitako erabakia babestu nahi ez zutelako, grebetan burkide uzkurrenak konbentzitu behar izan nituen askotan. "Madiba, nik nire janaria nahi dut", esaten zidaten. |
306 |
"Ez dut ulertzen zergatik geratu behar dudan baraurik. Urte luzez eskaini natzaio gure borrokari." Burkideek ezkutuka jan egiten zuten batzuetan. Arrazoi sinple batengatik genekien hau: gose grebaren bigarren egunetik aurrera inork ez du komunik behar izaten. |
307 |
Hala eta guztiz ere, goiz batez, gutariko bat bainugelarantz joaten ikusi genuen. Espioitzarako barne zerbitzua antolatua genuen ordurako: bagenekien jakin gure kide batzuen konpromisoa ahula zena. 1966ko uztailean burutu genuen gose grebaren erdian nire emaztearen bisita jaso nuen. |
308 |
Ia bi urte bete ziren lehen bisita jaso nuenetik eta bigarren hau ez egiteko zorian izan ginen. Xehetasun gehienak gerora azaldu zizkidan arren, zenbait kontu orduan ezagutu nituen. Hamaika modu txiki eta doilorren bidez estatuak Winnieren bizitza garrazteko ahal zuena egiten zuen. |
309 |
Bi urtean, kartzelako komisarioen aldetik ezarritako debekuek alde batetik, eta bidaia egitea eragozten zioten bestelako galarazpen ezberdinek bestetik, ez ziguten bisita egiteko aukerarik eman. Abokatu baten bidez jakin nuenez, Winniek baimena lortzean bakarrik ikusi ahalko ninduen. |
310 |
Berrogeita hamarreko hamarkadatik, Winnie, beste emakume batzuekin batera, gobernuaren baimen politikaren aurka oldartu zen eta, horrek, agiria aldean eramateari uko egiten ziola esan nahi zuen. Umiliatuta nahi zuten, argiki, eta berarekin batera ni ere makurtuta nahi ninduten. |
311 |
Alabaina, agintarien jukutria arbuiagarriei oldartzen jarraitzea baino, elkar ikustea garrantzitsuagoa zela pentsatzen nuen. Winniek baimena aldean eramatea onetsi zuen. Faltan sentitzen nuen; Winnie ikusteko beharra nuen. Familiarenteat hil ala biziko gai batzuk eztabaidatu behar genituen gainera. |
312 |
Winnieren bisita bakoitza arautzen zuten baldintzen zerrenda luzea eta korapilatsua izaten zen. Ezin zuen trenik hartu ez eta autoz bidaiatu ere, eta hortaz, joan-etorria hegazkinez egin behar zuen ezinbestean. Baldintza horrek bidaia asko garestitzen zuen. |
313 |
Aireportutik Caledon Squaren aurkitzen zen Lurmutur Hiriko poliziaren egoitzara joateko biderik laburrena hartzeko eskatzen zioten. Han hainbat agiri sinarazi behar izaten zituen. Itzuleran polizia-etxe berean aurkeztu behar izaten zuen atzera ere, paper gehiago izenpetzeko. |
314 |
Prentsa ebakin bati esker, Winnie janzten ari zen bitartean poliziaren brigada bereziko agente bat Orlandoko gure etxean indarrez sartu zela jakin nuen. Haserre bizian erantzun zuen Winniek eta morroia logelatik kanporatu zuen. |
315 |
Gertakariaren ondotik, teniente hark eraso bat jasan izana salatu zuen: nik lagun eta kide nuen George Bizosi Winnie defenda zezala eskatu nion, eta hau oso modu trebean aritu zen. "Dirudienez, ez zara boxeolari bakarra familian, Madiba", esaten zidaten. |
316 |
Bigarren ikustaldi honek ordu erdi baino ez zuen iraungo eta kontu asko genituen hitz egiteko. Lurmutur Hirian jasoriko tratuaren laztasunagatik eta irlarainokoa ontziaren sotoan, motorraren keak arnastuz ondoezik egin behar izan zuelako, aztoratuta heldu zen Winnie bisitara. |
317 |
Niretzat apaintzen neke asko hartu arren, betazpitsu eta argal ikusi nuen. Garrantzitsuena Zeni eta Zindziren heziketa zen. Indioentzako ikastetxe batean matrikulatu zituen Winniek. Zeni eta Zindzi Swazilandiako barnetegi batetara bidaltzeko erabaki zaila hartu genuen. |
318 |
Bi neskatilak eguneroko poz iturria ziren Winnierentzat eta kolpe gogorra izan zen hau. Ni han heziketa hobea jasoko zutela pentsatuz kontsolatzen nintzen, baina Winniek kezkatzen ninduen. Ezen, guztiaren gainetik, Winniek ez zuen inoiz jendearen motibazioen gaineko mesfidantzarik agertzen. |
319 |
Gure elkarrizketen mugei iruzur eginez, familiaz kanpoko gaiez hitz egiteko gure arteko kodean bakarrik ulertzen ziren izenetara jo genuen. Winnieri benetan nola zihoakion jakin nahi izan nuenean, honela galdetu nion: "Ngutyanaren berririk izan duzu?. |
320 |
Nola doakion badakizu?" Ngutyana Winnieren klanaren izenetako bat da Kartzelako agintariek ez zekiten hori Ngutyanaren bizitzaren zertzeladak ematen nahi beste luza zitekeen Winnie horrela Zaindari batek Ngutyana nor zen galdetuz gero lehengusina bat zela erantzungo genuen. |
321 |
Kanpoan ANCren ordezkaritzaren berri izateko gure elizaz galdetzen nion. Winniek "elizan" gauzak nola zeuden jakinarazten zidan, eta, nik, orduan, apaizengatik galdetzen nion. "Zer moduz abade berriak? Sermoiak onak dira?" Bisitaro, zaindariak "Denbora amaitu da!. |
322 |
" oihukatzen zuenean, minutu gutxi batzuk besterik ez genituela egin iruditzen zitzaidan. Agurtzeko leiarra musukatu nahi izaten nuen arren, hau egiteko gogoa lotu egiten nuen. Kartzelariek nola eramaten ninduten ikusi ez zezan, ni baino lehenago abia zedila desiratzen nuen. |
323 |
Zaindarien aurrean bihozmina ezkutatzen saiatzen zenean, agurra murmurikatzen ikusten nuen. Bisitaren ostean elkarrizketaren xehetasun guztiak gogoratu nituen berriz niretzat: Winniek soinean zeraman arropa, esan zuena, nik berari aipaturikoa. |
324 |
Gero, trukatu genituen gaietara itzulita, gutun bat idatzi nion zenbat maite nuen adieraziz, gure harremanaren indarra erakutsiz, bere ausardia aipatuz. Winnieri idatzitako gutunak, maitasun gutunak ez ezik, beharrezko zuen sostengua helarazteko nuen bitarteko bakarra ziren. |
325 |
Bere bisita jaso ostean, Lurmutur Hirira itzultzean, polizia etxean aurkeztu ez eta bere helbidea emateari uko egin ziolako salatu egin zutela jakin nuen. Galdera horri lehenago transbordadorean bertan erantzun zion arren, itzulian berriro egin zioten. |
326 |
Uko egin zion berriz erantzuteari, lehendik ere esana zuela gogoratuz. Atxilotu eta berehala fidantzapean aske utzi zuten. Epaitu eta urtebeteko kartzela zigorra ezarri zioten; hau lau egun beranduago baliogabetu zuten. Aukeran zituen modu posible guztietan makurtu nahi ninduen. |
327 |
1966ko amaiera aldera, Transvaaleko Abokatuen Elkargoko kideek, Justizia ministroaren eskariz, ni elkargotik kanporatu eta nire lan-jarduna oztopatu asmoz, nire aurkako mozio bat aurkeztu zuten, Rivoniako epaiketan zehar publiko egin nituen ideiak errefusatuz. |
328 |
Ez ziruditen Desafio Kanpainaren osteko lehen porrotagatik abailduak. Hasita zeudela izan nuen elkargoak nire aurka abiarazitako prozeduren berri. Erakunde oso atzerakoia zen Transvaaleko elkargoa eta defendatzeko aukerarik izango ez nuela suposatu zuten une batean jo nahi zuten nire aurka. |
329 |
Robben irlako preso batentzat ez da erraza epaimahai baten aurrean nork bere buruaren defentsa egitea, baina hori zen, hain zuzen ere, egin asmo nuena. Nire aurka aurkeztutako mozioari erantzutea erabaki nuela jakinarazi nien agintariei eta neroni arduratuko nintzela defentsaz. |
330 |
Hau baldintza egokietan prestatu ahal izateko, mahai eta aulki bana eta argi egokia beharko nituela esan nien kartzelako arduradunei. Halaber, legeetan espezializatutako liburutegi batetarako sarbidea ere eskatu nuen eta, ondorioz, Pretoriara aldatzea exijitu. |
331 |
Nire estrategia kartzela-agintariak eta auzitegiak, hauek betetzeko zailtasunak izango zituztela jakinik, lege-eskaerekin trabatzea zen. Euren lehen erantzuna izan ohi zen: "Mandela, zergatik ez duzu defendatuko zaituen abokatu bat bilatzen?. |
332 |
Kasuaz behar bezala arduratzeko baldintzakizango ditu. Zertarako hartuko duzuhainbeste neke?" Gutun bidez erantzun zidaten, nire eskariak bete aurretik, gorteak defentsaren izaera ezagutu behar zuela esanez Berezia zen jokaera hura. |
333 |
Prozesua hasi aurretik abokatu batek eramango zuen defentsa ildoa jakin asmo zuten? Epaimahaiaren aurrean jarri aurretik ezin da defentsa zertan oinarrituko duen jakiteko abokaturik bortxatu Afera paperak prest zituztenean, eta ez lehenago, argituko zela jakinaraziz idatzi nien berriro. |
334 |
Hau izan zen Goreneko erregistro buruarekin eta estatuaren abokatuarekin (Transvaaleko elkargo profesionala ordezkatzen zuen) izan nuen posta-truke oparoaren hasiera. Elkargoa, bere ordezkariak eta erregistro burua, eskaera gehiago- rekin estutu nituen eta eurek ukoan gotortuta jarraitu zuten. |
335 |
Azke- nerako, hainbat hilabete eta zenbait gutunen ondoren, zalaparta handiegirik sortu eta arauzko oharrik jaso gabe, afera bertan be- hera utzi zuten. Aferak espero baino dimentsio handiagoa hartu zuen. Ez nuela ekimena hartuko edo defendatzeko bitartekorik ez nuela izango pentsatu zuten. |
336 |
Oker zeuden. Abokatuaren elkargoarekin izandako aferak lortutako oihartzuna- ren berri sasoi hartan egunero egunkari bat jaso ohi genuelako izan nuen. Sasoi hura egunero bizilekura eraman izan bagintuzte bezala izan zen. Izan, berez, horrela zen. |
337 |
Gauez gu zelatatzeaz arduratzen zen zaindaria Jehovaren lekuko baketsu bat zen. Ondo moldatzen zen Macekin. Gau batez Macen ziegaraino hurbildu eta prentsako lehiaketa batean parte hartu nahi zuela aipatu zion. Macek hitza eman eta epemuga amaitu aurretik saiakera bat idatzi zion. |
338 |
Bi asteren buruan asaldatuta topatu genuen zaharra: sariketan finalista izendatu omen zuten. Idatz ziezaiokeen beste saiakera bat Macek? Zaindariak oilasko erre bat eskaini zion ordainetan Aztertuko zuela erantzun zion honek. |
339 |
Biharamunean Macek egoeraren berri eman zigun Walter eta bioi. Walterrek janaria onartzera animatu zuen Mac, baina nik, aldiz, ulertzen nituen bere zalantzak. Zaindariengandik tratu berezia jasotzen zuela eman zezakeen. Gau hartan zigarreta pakete batengatik manatua onartzen zuela esan zion. |
340 |
Zaharra ados agertu zen eta zigarreta pakete erosi berri batekin aurkeztu zen hurrengo gauean. Goizean zaindaria nahi zuen lekuan zeukala azaldu zigun Macek. Ez genekien nola egin zuen. "Bere hatz-markak ditut zigarreta paketean", argitu zigun Macek. |
341 |
"Xantaia egiteko baldintzetan nago". Walterrek jukutria hura moralgabea zela erantzun zion. Nik ez nuen Macen jarrera kritikatu, baina xantaia zeren truke egin asmo zuen jakin nahi nuen. Macek bekaina kakotu zuen: "Egunkarien truke". |
342 |
Walter eta biok elkarri begira geratu ginen. Robben irlan prentsa irakurtzen nik adina gozatzen zuen bakarra Walter zela uste dut. Macek eztabaidatua zekarren bere egitasmoa komunikazioen ardurapean zegoen batzordearekin. Eskuz esku gure artean zabaltzen genuen hau. |
343 |
Tamalez, zaindariak ez zuen lehiaketa irabazi. Kartzelan bi egiteko genituela esan genezake: kareharria erauztea eta eztabaidatzea. 1966 inguruan, zaindarien jarrera lasaitu egin zen eta laissezJaire filosofiara egin ziren. Etenik ez zuten eztabaida politikoetan katramilatuta geunden beti. |
344 |
Batzuk egun bakarrean ebazten genituen; bestetzuk urtetan eztabaida iturri izaten jarraitzen zuten. Beti izan dut gogoko eztabaida, eta gustura hartzen nuen parte haietan. Govan Mbeki eta Harry Gwala bezalako ANCko burkide zaharrenetariko batzuk ere bat egiten zuten iritzi honekin. |
345 |
Alderdia ez zen erakunde berezitu bat Robben irlan. Kanpoan ANC eta komunistak bitan aritzen ziren bezala, kartzela barruan bereizketak ez zuen zentzurik. Gaiari zegokionez nire iritziek ez zuten aldaketarik nozitu urte haietan guztietan. |
346 |
Bere helburuekin bat egiten zuten guztiak ongi hartzen zituen masa askapenerako mugimendua zen ANC. Lusakara nire gutun batekin bidaliko zen eztabaidari buruzko hogeita bi orriko dokumentu sekretu bat prestatu genuen. Ariketa arriskutsua zen antzeko dokumentu bat prestatu eta bidaltzea. |
347 |
ANCren eta alderdiaren arteko banaketa baieztatu egin zuen Lusakak eta, azkenerako, eztabaida indargabetu egin zen. Eztabaida politikoan beste aztergai errepikakor bat ANCko liderrak langile klasekoak bakarrik izan ote zitezkeen izaten zen. |
348 |
ANC, funtsean, langilez osaturiko masa erakunde bat zenez, liderrek langile- klasekoak izan behar zutela defendatzen zuten zenbaitzuk. Nire iritziz, buruzagien jatorria a priori zehaztea bezain antidemokratikoa zen liderrak intelektual burgesak bakarrik izan zitezkeela adieraztea. |
349 |
Mugimendua antzeko baldintzetan tematu izan balitz, bere buruzagietako asko, Luthuli agintaria, Moses Kotane edota Dadoo doktorea bezalako gizonak adibidez, ez lirateke inoiz hautatuak izango. Iraultzaileak gizarte-klase guztietatik eratortzen dira. |
350 |
Eztabaida guztiak ez ziren politikoak izaten ordea. Erdaintzea zen eztabaida handiak piztu zituen beste gaietako bat. Ez zen oinarririk gabeko iritzia, baina gure artean erdaintzea gure kulturaren berezko errituala zenaren ustea zen nagusi. |
351 |
Eta ni ere ados nengoen; osasuntsua izateaz gainera, ondorio psikologiko positiboak zituela uste nuen. Taldearen kohesioa indartzeko erritu bat zen eta balore eraikitzaileak sustatzen zituen. Han erdaindu zituzten gure saileko preso gazte asko. |
352 |
Ebakuntzaren ostean erdainduentzat festa txiki bat antolatzen genuen te eta gailetekin; ohiturak agindu legez, zeremoniaren ondotik egun bat edo bi mantapean alferkerian edota paseatzen eman ahal zuten hauek. Behin eta berriro itzultzen ginen Afrikako tigreen gaiara. |
353 |
Batzuk mito bat zela esaten zuten, oro har tigreak Afrikan bizi zirela onar- tutzat ematen zen arren, jatorriz Asiakoak eta Indiar azpikontinen- tekoak zirelako. Leopardo asko zeuden Afrikan, baina tigrerik ez. Bestela, zer dela-eta eman zioten izen bat ez zegoen zerbaiti?. |
354 |
Gaiaren jiran itzulinguruka aritu ginen, Macek, duela ehunka urte, hegazkinik izan aurretik, "airean hegaldatzen den aparatu" esan nahi zuen hitz hindi bat bazela adierazi zigun arte. Eta horrek ez zuen, mendeak atzera, Indian hegazkinik izan zenik esan nahi. |
355 |
Harrobian gure zaintzaz arduratzen zen zelatariarentzat goitizena asmatu genuen: "zithulele", gizon lasaia. Ahapeka hitz egiten zuen gizon patsadatsu bat zen. Paletan bermatuta solasean ikusiagatik, ez zigun inoiz irainik zuzendu. |
356 |
Bere jarrerari merezi bezala erantzuten genion. Egun batean gugana hurbilduta eskaria egin zigun: "Jaunok, euriteek errepideetako marrak ezabatu dituzte eta gaur hogei kilo kare beharko ditugu. Lagun gaitzakezue?" Sosegu hark ez zuen asko iraun ordea. |
357 |
Iraileko goiz batean modu zakarrean amaitu zen. Harrobiko hormaren kontra bermatuta utzi berri genituen pikotxak eta palak eta bazkaltzeko etxolarantz abiatu ginen. Preso arruntetako bat janariaren bidoiarekin hurbildu eta ahapeka "Verwoerd hil da" esan zigun. |
358 |
Hori izan zen guztia. Bolbora-sua legez hedatu zen albistea gure artean; sinetsi ezinik begiratzen genion elkarri. Zaindariei ere begiratzen genien aitzitik; hauei erreparatuta ez zirudien ezer berezirik gertatu zenik. Ez genekien nola hil zen lehen ministroa. |
359 |
Gerora parlamentari zuri ez oso ezagun batek labankadaz hil zuela jakin genuen, eta gure artean, balizko motibazioez genituen susmoak partekatu genituen. Verwoerdek afrikarrak animalien azpitik geundela pentsatu arren, ez zigun poz berezirik eragin bere heriotzak. |
360 |
Ez ANCk eta pertsonalki neuk ere ez, inoiz ez genuen hilketa politikoa defendatu; aurkariari aurre egiteko modu oso antzinakoa zela uste genuen. Verwoerd apartheid handiaren arkitekto eta teoriko nagusia izan zen. Bantustanen sorrera eta Bantu Hezkuntza legea sutsuki defendatu zituen. |
361 |
Hil aurretik, 1966ko hauteskunde orokorretarako National Partyren hautagai nagusia izan zen. Hauteskunde haietan, apartheid&ten alderdiak lehendik zeukan gehiengoa indartu zuen 126 eserlekurekin. United Partyk 39 lortu zituen eta Progressive Partyk, bere aldetik, bakarra. |
362 |
Irlan hainbestetan gertatu bezala, albiste politiko garrantzitsuenen berri gure zaindariek baino lehenago izaten genuen. Biharamunean, alabaina, agerian geratu zen espetxezainak jakinaren gainean zeudena, euren haserrea guk ordaindu baikenuen. |
363 |
Horrenbestez, hilabetetako barealdiaren ostean tentsioa indar bizienaz itzuli zen. Namibian SWAPOren aldetik-ANCren erakunde aliatu bat- polizia-indarren aurkako gerrillari erasoen bat-bateko agerraldiak ere lagundu zuen gure arteko urduritasuna pizten. |
364 |
Ez zen erabaki ofizialik egon, baina irlara heldu ginenen jasan genuen giro itogarri eta zapaltzailea berreskuratu nahi zuten. "Gizon Lasaia" zorrotzagoa zen beste zitalago batengatik ordezkatu zuten. Van Rensburg izena zuen eta irlara presidentea hil eta hogeita lau ordutara hegazkinez heldu zen. |
365 |
Bere aurretiko balentrien ospearekin zetorren, izan, presoen artean, bere izena basakeriaren sinonimo baitzen. Van Rensburg gizon handi eta basatia zen eta oihuka hitz egiten zuen. Bere lehen lanegunean besagainean gamma-gurutze bat tatuatuta zeramala ikusi genuen. |
366 |
Guztiarekin, ez zuen bere krudelkeria erakusteko ikur laidogarri hura behar izan. Bere lana gure bizimodua are gehiago zailtzea zen, eta horretara eman zen gogo betez. Hurrengo hilabetetan, Van Rensburgek insubordinazio edota alferkeriagatik salatuko gintuen banan-bana. |
367 |
Goizero, gainerako zaindariekin arratsalde hartan nor salatuko zuen adosten zuen. Beldurrak gugan habia egitea helburu zuen politika selektiboa zen; egunean zehar presoak egindako lana aintzat izan gabe hartzen zen erabakia. |
368 |
Gure ziegetara atzera urrats nekatuz zuzentzen ginenean, Van Rensburgek zerrenda bat irakurtzen zuen: "Mandela (edo Sisulu, edo Kathrada), atzerapenik gabe zuzendariaren bulegoan ikusi nahi zaitut". Orduz gero, irlako administrazio-auzitegia aparteko orduak egiten hasi zen. |
369 |
Erantzun modura gure batzorde propioa sortu genuen. Batzorde hau Fikile Bam, Mac Maharaj eta hiruok osatu genuen. Macek lege ikasketak eginak zituen eta agintariak estutzea gustuko izaten zuen. Administrazio-auzitegian presidentearenak ere egiten zituen epaileak irakurri ohi zuen akusazioa. |
370 |
"Harrobian gaixoarena egitea", adibidez. Hau entzutean Van Rensburgi irriba- rrea pizten zitzaion aurpegian. Nire kideei aholkatu nien bezala, sa- laketa irakurtzen amaitzen zutenean, " aferaz xehetasun gehiago" eskatzera mugatzen ziren. |
371 |
Salatuek hartarako eskubidea zuten, eta eskaria ohiko izatera igaro zen arren, Van Rensburg zer esan jakin gabe uzten zuen ia beti. Horren aurrean gorteak bilkura jaso behar izaten zuen "argibide gehiago" izan artean. Mendekari eta zekena zen handian. |
372 |
Zuzenean janarian txiza egiten ez zuelako eskerrak eman beharko genizkiola suposatzen dut, baina hala eta guztiz ere, bere aurkako kexa aurkeztu genuen. Gure artean "Maletatxo" izengoitia eman genion. Zaindarien fianbrerak "maletatxo" izena izan ohi zuten. |
373 |
Hauek eramateko ardura presoren bati esleitu ohi zioten, horren ordainetan otorduan sandivich erdia emanez. Guztiok uko egiten genionVanRensburgen tc maletatxoa ?, eramateari,etahortikgoitizena Egun batez, Van Rensburgi erreferentzia eginez Wilton Mkwayik "Maletatxo" deitu zion bere aurrean. |
374 |
-oihukatu zuen Van Rensburgek. Wilton isilik gelditu zen une batez. Wiltonek isilune bat zeharkatu zuen. Horregatik "Maletatxo". Une batez isiltasuna egin zen berriro eta barrez hasi ginen. "Maletatxo", suposatzekoa da, motzegia zen berriz iraindu zutela ulertzeko. |
375 |
Harrobian, beste egun batez, Afrikako balizko tigrearen eztabaidari heldu genion berriz. Ezin genuen lehengo askatasun berberaz aritu, baina hala eta guztiz ere, laneko uneetan kalakari heltzen genion. Masondo Fort Haren irakasle gisara aritua zen eta Lurmuturreko ANCko buruzagietako bat zen. |
376 |
Iragarrezina zen bere jokamoldeetan eta kontinentean inoiz ez zutela tigre bakar bat ere aurkitu baieztatzen zuen suharki. Eztabaida berotu ahala pikotxak eta palak alboratzen joan zen jendea. Honek zaindarien arreta deitu zuen eta lanera itzul gintezela agindu ziguten. |
377 |
Baina eztabaidara bilduegiak ginen eurei jaramon egiteko ere. Azkenean, Maletatxo hurbildu eta nekez menderatzen zuen ingelesez baldarrean "hitz asko baina denok lan ez!" marmaratu zigun Irri karkailaka ari ginenez ez genituen laneko erremintak hartu. |
378 |
Maletatxoren akats gramatikala ikaragarri barregarria iruditu zitzaigun guztioi. Maletatxori ez zion graziarik egin baina. Kartzelako komandante buruari dei egiteko agindu zuen. Kellerman minutu gutxira heldu zen eta gutxi-asko lehen bezala aurkitu gintuen. |
379 |
Kellerman berria zen irlan, eta testuinguru hartara egokitzeko ahaleginetan zebilen oraindik. Zaindarietako batek Andrew Masolo eta biok lanari itzurika ibili ginela esan zion, eta salaketa jarriko zigula hargatik. Kellermanen aginduz, eskuburdinak jarri eta zigor-ziegetan itxi gintuzten. |
380 |
Une hartatik aurrera Maletatxok niganako arrangura berezia erakutsi zuen. Egun batean harrobiko hegalik urrunenean Fikile Bam eta bion lana zelatatzen sumatu genuen. Lotinantaren aurrera bideratu gintuzten; bera zen kartzelako zuzendaria. |
381 |
Ozen azaldu zuen Van Rensburgek: "Gizon hauek gaur ez dute lanik egin. Nire aginduak hautsi dituzte eta salatu egin nahi ditut". Tenienteak gure defentsan zerbait argudiatu nahi ote genuen galdetu zigun. "Tenientea", erantzun nion, "salaketa ukatzen dugu. |
382 |
Prestuasunez egin dugu lan eta, gainera, gure defentsarako funtsezkoa dena, egindako lanaren frogak ditugu". Tenienteak burla-doinuz erantzun zigun: "Guztiek eremu berean egiten duzue lan. Zeren frogak ote dituzue?" Harrobira itzuli ginen horrenbestez. |
383 |
Lanean aritu ginen azalerarainokoa oinez egin genuen Fiks eta biok. Pilatutako haitz eta kareharri meta hatzarekin erakutsi eta esan nion: "Hori da gaur egin duguna". Maletatxok ez zuen egunean zehar egindako lana ikusteko nekerik hartu eta multzoaren aurrean harrituta geratu zen. |
384 |
Ez", erantzun zion tenienteari, hori astebeteko lanaren emaitza da". Tenienteak zalantza egin zuen. Ados", esan zion Maletatxori, "erakutsidazu zuk Mandelak eta Bamek gaur egin dutena". "Gezurretan ari zara!" esan eta salaketa han bertan errefusatu zuen. |
385 |
Goiz batez, 1967ko hastapenetan, artean Maletatxok bere arduretan jarraitzen zuen, eta harrobira joateko prestatzen ari ginela, presoon artean hitz egitea debekatzen zitzaigun Kellerman maiorraren agindu bat heldu zela esan zigun. |
386 |
Aurrerantzean, ez joan-etorriko bidean soilik, harrobian ere mutu behar genuen: "Hemendik aurrera isiltasuna!" ulukatu zuen Erabakia atsekabe handiz hartu genuen Gai ezberdinen gainean eztabaidatuz hitzekin denbora jatea izaten zen harrobiko lana eramangarri egiteko modu bakarra. |
387 |
Ezin genuen ezer esan lanera bidean, elkarren artean hitz egitea galarazi baitzitzaigun, baina hau itzulikatzeko, bazkaltzeko hutsartean isilpeko plan bat ehundu genuen ANCko buruzagiok gainerako talde politikoekin batera. Egunaren amaierara arte ez gintuzten lan gehiegi egitera behartu. |
388 |
Maletatxok, onez onean, ahal zuena egin zuen lagunkoi agertzeko eta, borondate oneko keinu bezala, gure aurkako auzi guztiak bertan behera uztea erabaki zuela jakinarazi zigun. Ohi legez, inolako azalpenik eman gabe eta modu zakarrean, nire jabetza urriak ziega berrira aldatu zituzten. |
389 |
Bisita garrantzitsu bat izango genuela ondorioztatu genuen. Eta agintariek, bisitariak, hau nahinor izanik ere, ikusiko zituen lehen presoen artean ez zuten ni egoterik nahi. Horregatik lekualdatu ninduten." ezaguna. Batasunaren mesedetan, bakoitzak bere kexuak izan arren, 18. |
390 |
Ziegako presoa guztien izenean arituko zela adostu genuen. Biharamunean, gosaldu ostean, Maletatxok ez ginela harrobira joango iragarri zigun. Kellerman maiorra agertu zen jarraian. Preso bakoitza aurkeztu ahala, jaso beharreko kexurik ba ote zuten galdetzen zien andereak. |
391 |
Guztiek erantzun bera eman zioten: "Kexa asko ditut baina gure eleduna Nelson Mandela jauna da. Pasabidearen amaieran dago". Steyn jeneralaren harridurarako, Suzman anderea ez zen gainerako presoak agurtzen geratu. Berehala iritsi zen nire ziega ateraino. |
392 |
Eskua irmotasunez estutu zidan eta adeitasunez aurkeztu zen. Kartzeletara berehalako sarbidea izan ohi zuten epaile eta magistratuek ez bezala, parlamentuko kideek baimena eskatu behar izaten zuten. Robben irlari buruz istorio asko entzun ohi ziren eta bere begiekin ikertzera etorri zen. |
393 |
Suzman andereak Robben irlara egiten zuen lehen bisita zenez, ahalik eta erosoen egon zedin saiatu nintzen. Alabaina, bere buruarengan konfidantza handia zuen emakumea zen eta errora joateko eskatu zidan. Zaindarien gogorkeriaz aritu nintzaion, eta Van Rensburgen kasua aipatu nion bereziki. |
394 |
Besaurrean gamma- gurutze bat tatuaturik zuela ohartarazi nion. Abokatu baten moduan erantzun zuen Helenek: "Beno, Mandela jauna", esan zidan, "noiz tatuatu zuen ez dakigunez ezin dezakegu ondorio gehiegi atera. Tatuaiaren erantzuleak bere gurasoak izan daitezke: ez zaizu iruditzen?. |
395 |
". Ez zela kasua ziurtatu nion. Oro har, ez nintzen zaindari bakarragatik kexatzen. Baldintza orokorren alde aritzea norbanakoen aurka aritzea baino hobea dela ikasten da kartzelan. Zaindaria denik eta bihozgogorrena izanik ere, hau kartzelako logikari besterik ez zaio lotzen. |
396 |
Van Rensburg apartekoa zen ordea, irlatik bidaltzea lortzen bagenuen, alde handia nabarituko genuen. Suzman andereak kaiera txiki batean oharrak jasoz adi-adi entzun ninduen. Gure kexak Justizia ministroari aurkeztuko zizkiola agindu zidan. |
397 |
Nirekin amaitzean gure ziegak ikuskatu zituen eta beste preso batzuekin mintzatu zen une batez. Andere ausart hura gure ziegak aztertzen eta patiotik paseatzen ikustea ikuskizun bitxi eta miragarria izan zen. Ziegetan bere presentziarekin ohoratu gintuen lehen emakumea eta bakarra izan zen. |
398 |
Van Rensburg aski urduri sumatu nuen Suzman anderearen bisitan. Kathyren arabera, Suzman eta biok hitz egin bitartean, Van Rensburgek ordura arteko jokabideagatik barkamena eskatu zuen. Damuak ez zuen, baina, luze iraun. Ez nuen gure borroka laburra edo erraza izango zenik inoiz pentsatu. |
399 |
Irlan igaro genituen lehen urteak zailak izan ziren gure- tzat bezala erakundearentzat. Rivoniako epaiketaren ostean mugi- menduaren ezkutuko sailaren zatirik handiena desegin zuten. ANCko gidari garrantzitsu guztiak kartzelan edo erbestean zeuden. |
400 |
Ordura arte diru-bilketaz, harreman diplomatikoez eta ariketa mi- litarren programaz arduratu zen atzerriko ANCren ordezkaritzak erakundearen agintaritza bere osotasunean hartu zuen. South African Defense Force hedapen betean zegoen. |
401 |
Ekonomia egonkortu egin zen eta hautesle zuriak pozik zeuden. Hegoafrikako gobernuak aliatu ahaltsuak zituen Bri- tainia Handian eta Amerikako Estatu Batuetan, eta hauek konforme ziren statu tfuoatekin. Beste leku batzuetan inperialismoaren aurkako borrokak aurrera jarraitzen zuen. |
402 |
Hirurogeiko hamarkadako erdialde eta amaiera aldera borroka armatu ezberdinak piztu ziren Afrika hegoaldean. Namibian (orduan Hego-mendebaldeko Afrika deituan), SWAPOk Capriviko zerrendan lehen erasoak burutu zituen. Mozambiken eta Angolan gerrilla-mugimendua handitzen eta hedatzen ari zen. |
403 |
Zimbabwen (Rhodesia) gutxiengo zuriaren gobernuaren aurkako borrokak ez zuen etenik. Ian Smithen gobernu zuriak Hegoafrikako defentsa-indarren babesa zuen, eta ondorioz, ANCk Zimbabweko borroka gure borrokaren luzapentzat ulertu zuen. |
404 |
1967an ANCk Joshua Nkomok sortutako ZAPUrekin (Zimbabwe African People's Union) aliantza egin zuela jakin genuen. Urte hartan, Tanzanian eta Zambian trebatutako MKko gudari saldo bat, Hegoafrikarainoko bidea irekitzeko helburuarekin, Zambeze ibaia gurutzatu eta Rhodesian sartu zen. |
405 |
MKko borrokalarien lehen talde hura "Luthuli guda-taldea" izendatu zuten eta borroka armatuaren abangoardia izan zen. Rhodesiako indarrek biderkatu egiten zituzten MKkoak, eta garaile irten ziren. Irabazi gabe ere, MKko kideek etsaiari aurre egin izana bozkarioz ospatu genuen. |
406 |
Borrokan mugarri zen hura. "Justice" Panzak, hezurrak irlan gurekin epeldu zituen Luthuli guda-taldeko komandanteetako batek, guda-taldeak jaso zuen prestakuntza militar eta politikoaz eta guda zelaian erakutsitako adoreaz hitz egin zigun. |
407 |
Iraganean MKko komandante buru izan nintzenez, gure gudariez izugarri harro sentitu nintzen. Atzerrian MKren batailen berri izan aurretik, 1967ko uztailean, Luthuli agintaria bere etxean hil zela jakin genuen. Bere alargunari gutun bat idazteko baimena onartu zidaten. |
408 |
Luthuliren heriotzak hutsune handia utzi zuen erakundean. Buruzagiari Nobel Saria eman zioten, eta hargatik, pertsona ohoragarria zen, nazioartean erreferentzia, beltzek bezala zuriek errespetatua. Arrazoiongatik figura ordezkaezina zen. |
409 |
Alabaina, erakundeak Oliver Tambon aurkitu zuen agintari postua betetzeko pertsona gaitua. Honek, sasoi hartan, ANCren jarduneko zuzendari orokorra izateko ardura zuen. Luthuliren antzera, hizlari fina zen, baina ez zuen inoiz bere burua nabarmentzea bilatzen. |
410 |
Bere buruarengan konfiantza izan arren, apala zen izatez. Luthuli agintariaren manamendua haragitzen zuen, halaber: "Arriskuaren aurrean ausardia biderkatu". B moduluan ekitaldi txiki bat antolatu genuen agintari zenduaren omenez. |
411 |
Nahi zuen orok hitza hartzeko aukera eskaini genuen. Omenaldi txiki eta beneragarria izan zen, desadostasun bakarrarekin. Unity Movementeko (UM) Neville Alexander zutitu zenean, argi geratu zen ez zuela agintaria goratzeko asmorik; haren izen ona lurperatzea zuen helburu. |
412 |
Hildakoagatik errespetu txikiena adierazi gabe, Bakearen Nobel saria onartzeagatik zurien lekaio izatea egotzi zion Luthuliri. Nevilleren hitzaldia iraingarria izateaz gainera, irlan sortzen ahalegintzen ari ginen elkarlanareko izpirituaren kontrakoa zen. |
413 |
Nire etorreraren unetik bertatik lehentasunezko helburutzat genuen borrokan gure aurkari zirenekin mota bateko edo besteko akordioren bat bilatzea. Dena den, hasieratik bertatik, PACekiko gure harremanak elkar- lanerakoak ez eta konpetentziazkoak izan ziren. |
414 |
Iritsi ginenerako PACeko kideak irlan barrututa zituzten eta, eurek, gu ere bertan barrutu izana, euren lurraldearen inbasio gisara ulertu zuten. Gure gizonetako batzuk kontatu zigutenez, gu ez urkatu izana pena izan zela esan zuten PACeko aspaldikoenek. |
415 |
1962an, irlako nire lehen egonaldian, PACek ANCk baino preso gehiago zituen. 1967an, bai- na, egoera oso ezberdina zen. Guztiarekin, honek PAC bere jarreran lubakitzeko bakarrik balio izan zuen. Komunismoaren eta indioen aurka modu lotsagabean agertzen ziren. |
416 |
Lehen urtetan PACeko zu- zendaritza batzordekoa izan zen Zeph Mothopengekin hitz egiten saiatu ginen. Zephek PAC ANC baino erakunde erradikalagoa zela eta kartzelan bigarrenak honen irizpideak jarraitu beharko lituzkeela esaten zigun. |
417 |
Kartzelako agintariekin negoziazio oro traizioa zela sostengatzen zuten; baina horrek ez zien negoziazio haietatik era- torritako aukerei uko egitea suposatu. 1967an Selby Ngendanerekin saiatu nintzen. ANCk harreman onak zi- tuen, gerora PACeko zuzendari izango zen Clarence Makweturekin. |
418 |
Makwetu, ANCren Gazte Ligakoa izana zen eta, gure sailean itxi zuten preso zentzuduna zen. Bi erakundeon elkarlanerako bidean, bilera emankor asko egin genituen Makweturekin, baina honen as- kapenaren ondotik, Robben irlan ordezkaritza John Pokelak hartu zuen, eta elkarrizketak eten egin ziren. |
419 |
PACen zalantzek ondorio barregarriak utzi zituzten. Une batean Pretoriako agindu bat iritsi zen. Aginduaren arabera, harrobiko lanaldian gainerako preso guztiengandik bakartuta egon behar nuen. Gainerakoengandik apartera egin behar nuen lan eta otorduetan ere bakarrik egon behar nuen. |
420 |
Hori bermatzeko neure zaindari propioak izango nituen. Xedapen berri honek PACen barnean halako bulkada bat suposatu zuen. PACek uko egiten zion alderdiren batean afiliatuta ez zeuden partaidez osatutako bilkuretan parte hartzeari. |
421 |
Gure arazoez eztabaidatzeko bilkurak deitzen genituenean edo bertan egindako ekarpenak aztertzeko batzartzen ginenean, alderdi honek boikotatu egiten zituen bilerok. Asko haserretzen ninduen horrek. PACek, hauteman genuenagatik, ez zuen kanpoan bere erakundean eman ziren aldaketen ezagupenik. |
422 |
Irlan espetxeratutako PACeko kideek uko egiten zioten gure baieztapenak sinesteari. Adibidez, ez zuten atzerriko euren ordezkaritzak zuriak eta indiarrak taldearen baitan onartu zituena sinesten. Hura heresia bat zen eurentzat. |
423 |
Guk, gure aldetik, Patrick Duncan ekintzaile zuria PACen exekutibako kide bihurtu zenaren albistea egunkari batean irakurri genuen. PACeko afiliatuek ukatu egin zuten informazio hau, ANCren propaganda hutsa zela iritzita. ANCk bere barne erakunde propioa eratu zuen irlan. |
424 |
Goi Aginte moduan ezagutua, ofizialki Organo Gorena deitu genuen, eta Robben irlan preso gintuzten ANCko zuzendaritza batzorde nazionaleko buruzagi antzinakoenek osatu genuen: Walter Sisuluk, Govan Mbekik, Raymond Mhlabak eta lauok. |
425 |
Nirea zen Organo Goreneko zuzendari izatearen ardura. Sortze unetik bertatik erabaki genuenez, Organo Gorenak ez zuen ANCren kanpo politikan eragingo. Ahal genuen guztietan kideen bilkura orokorra deitu ohi genuen, erakundeak bere dinamika mantendu zezan behar-beharrezkoa zela uste baikenuen. |
426 |
Baina bilkurok oso arriskutsuak, eta horregatik ezohikoak zirenez, Goi Aginteak hartzen zituen gero gainerako kideei helarazten zitzaizkien erabakiak. Organo Gorenak hiru kideko zelula-sistema bat baliatzen zuen horretarako. |
427 |
Irlan eman nituen lehen urteetan, Organo Gorena gure saileko preso politiko guztion batzar ordezkari gisara aritu zen. Antolamolde hau egokia zen, Neville Alexanderrek Organo Gorena demokratikoa eta ordezkatzailea ez zela eta, erakundetzeko beste modu bat aurkitu behar zela adierazi zuen arte. |
428 |
Nevillen burubideak, azkenerako, alderdi politiko guztietako ordezkariak biltzen zituen presoen komite baten sorrera ekarri zuen. Baldintza hauetan ere zaila izan zen presoen arazoen inguruko akordio bat lortzeko oinarri komun bat adostea. |
429 |
Guk Fikile Bam, Yu Txi Txan Klubeko kidea proposatu genuen bilkuren arduradun gisa. Gerora, komiteko buruak txandaka ordeztuko ziren. Azken batean, komitea Ulundi bezala ezagutu zen eta preso politiko guztien diziplina- komitea izan zen. |
430 |
Taldea osatu zenean, eta komiteko lau kideak xhosak zirenez, jatorri etnikoen inguruko eztabaida piztu zen. Aurrez adostutako zerbait baino, kasualitate bat zen izan zen antolaketa hura. ANCko lau kiderik antzinakoenak, guztiak exekutiba nazional ohiko partaideak, xhosak ziren. |
431 |
Xhosa ez izatea beste arrazoirik gabe, Organo Gorenerako ANCko kide gazteago bat aukeratzeak ez zirudien aterabide burutsua. Kritika hau, interpretazio maltzur batean eta ANCren historiaren ezjakintasunean oinarritzen zela pentsatu izan dut beti. |
432 |
ANCn presidente zuluak, mosothoak, pediak eta tswanak egon zirela gogoratuz eta talde exekutiboa talde tribalen nahastura bat izan zela argituz erantzun nien kasurako egin zituzten salaketei. Oihuka zuzendu zitzaizkidan: "Mdala!. |
433 |
(Zaharra!) Zergatik mintzo zara soilik xhosekin?" Salaketa hark ezustean hartu ninduen Gorantz begiratu eta esan nien: "Nola leporatu diezadakezue bereizkeriarik? Herri bat eta bakarra gara" Erantzunak gogobeteta utzi zituen, baina oharpenak nire gogoeten txinparta piztu zuen. |
434 |
Ohar hartatik aurrera, preso arrunten sailean espetxeraturik zeuden gatibuen aurretik igarotzen nintzen aldiro, Kathyrekin edo Eddie Danielseki, edo xhosa ez zen beste edonorekin hitz egiteko aukera egiten nuen. Hau ez zen xhosa izaten gehienetan. |
435 |
Adibidez, Kathy bosgarren kidea izan zen bost urte baino gehiagoz. Laloo Chibak ere hartu zuen lekukoa denbora batez. Azkenean, tribalismo salaketa apalduz joan zen, desagertu arte. Nik ez nuen Organo Gorena kontrolatzeko ahalmenik. |
436 |
Gehiago: sutsuen defendatu nituen proposamenetako batzuk errefusatu egin zituen talde honek. Gauzek horrela behar zuten, baina zapuztuta sentitzen nintzen batzuetan. Kartzela-agintariekiko gure harremanei dagokionez, bi auzitan ez nituen inoiz nire kideak konbentzitu. |
437 |
Ofizial baten aurrean presoek zutitu egin behar zutela zioen kartzela araudiak. Ni, gure preso politiko statusz aitortzen ez zuten bitartean aurkaria aitortu behar izatea umiliagarria zela iritzita, eserita geratzearen aldekoa nintzen. |
438 |
Nire kideek hura arazo txikia zela eta arau huraxe urratzeak ekarriko lituzketen ondorio negatiboek edozein balizko onura gaindituko lukeela uste zuten. Bigarren auzia antzeko arrazoiengatik baztertu zuen Organo Gorenak. Kartzelariek gure bataio-izenez edo abizenez deitzen gintuzten. |
439 |
Nire aburuz, bi moduakiraingarriak ziren eta errespetuzko "jaun" trataera eman ziezaguten tinko eutsi behar genuela pentsatzen nuen. Kontu honekin tematuta jarraitu nuen hainbat urtez, batere arrakastarik gabe. Kartzelan denbora harrizkoa zen; ez halaber kanpoan jarraitzen zutenentzat. |
440 |
Honen kontzientzia, 1968ko udaberrian, nire amaren bisita jaso nuenean izan nuen. Rivoniako epaiketatik elkar ikusi gabeak ginen. Jendearengan aldaketak mailaz maila gertatu ohi dira eta norbera bere familiaz inguratuta bizi denean nekez antzematen dira ezberdintasun hauek. |
441 |
Familia urtetan ikusten ez denean ordea, harrigarria izaten da eraldaketa. Bat batean, oso zaharra iduri zuen gure amak. Transkeitik etorri zen, Makgatho eta Makaziw nire seme-alabek eta nire arreba Mabelek lagunduta. Miraz eta harro begiratu nien. |
442 |
Nabarmen hazi ziren arren, kartzelan sartu nindutenean ziren haurrei bezala hitz egin nienaren sentipena dut. Aldatu egin ziren, ni ez. Gure amak pisu asko galdu zuen, eta horrek kezkatu egin ninduen. Aurpegiera zurbila zuen. |
443 |
Bere horretan zegoela zirudien bakarra, nire arreba Mabel zen. Haiek guztiak ikustea eta familiari buruz hitz egitea benetako plazera izan zen. Plazerak plazer, gure amaren osasunaren gaineko zalantzek jota utzi ninduten. Makgatho eta Maki biak ala biak ikasketekin jarraitzera animatu nituen. |
444 |
Mabelek eta biok Transkeiko gure senitartekoez hitz egin genuen. Denbora ziztuan joan zen eta bisita gehienen benetako plazera hauek gogoratzean etorri ohi zen. Bisita hartatik nire amaren osasunarekiko kezka atera nuen. Berriz ikusteko aukerarik ez izateak beldurtu ninduen. |
445 |
Aste gutxira, harrobitik itzultzean, telegrama bat entregatu asmoz bulegora deitu ninduten. Makgathorena zen, eta mezuan, ama bihotzekoak jota hil zela esaten zidan. Berehalakoan kartzelaren ardurapean zegoen ofizialari eskabide bat bideratu nion, gure amaren ehorzketara joateko baimena eskatuz. |
446 |
Ukatu egin zidan. "Mandela, badakit hitzeko gizona zarela eta ez zarena ihes egiten saiatuko", esan zidan. "Baina ez dut zure jendearenganako konfiantzarik, eta bahitu egin zaitzakete". Nire minari gure ama lurperatu ezina, seme bakar gisara nire erantzukizuna zena, gehitu zitzaion. |
447 |
Hurrengo hilabetetan zehar denbora asko pasa nuen bere pentsura. Bere bizitza ez zen erraza izan. Jardunean abokatu izan nintzen bitartean bera zaintzeko moduan nintzen, baina kartzelatu ostean zainketa ardurarekin jarraitzea ezinezkoa zen. |
448 |
Ez nintzen amaz behar beste arduratu. Amaren heriotzaren ondotik, norberak atzera buelta hasi ohi du, ordura arteko bere bizitza balorean jarriz. Gainditu zituen zailtasunez eta jasan zuen pobreziaz oroitzen nintzen bitartean, bide egokia hautatu ote nuen galdegiten nion, ostera ere, neure buruari. |
449 |
Galdera korapilatsu hark denbora luzez iraun zuen nire baitan: zuzen egin ote nuen nire herria familiaren kaltetan lehenestean? Gure amak ez zuen, denbora luzean, nire konpromezua ulertu Nire familiak nahi eta desiratu gabe hartu nuen konpromisoa, eta nire erabakiak eragina izan zuen eurengan. |
450 |
Beste behin ere erantzun berbera emanez itzuli nintzen. Hegoafrikan zaila da herriaren behar gorrienei izkin egitea, horretarako familia albora utzi behar bada ere. Nik erabaki bat hartu nuen, eta azkenerako, gure amak ere babestu egin zuen erabaki hori. |
451 |
Hori hala izanik ere, horrek ez zuen bere bizitza arinagoa egin ezin izanagatik sentitzen nuen tristura murrizten; ezta bere azken hobira eraman ezin izateagatik nire bihozmina gutxitzen ere. 1969ko maiatzaren 12ko lehen ordutan, segurtasun indarrek Winnie esnarazi zuten gure Orlandoko etxean. |
452 |
Lege antiterroristak aitortzen zien ahalmena baliatuz kargurik gabe atxilotu zuten. Lege honek, gobernuari epaiketarik gabe jendea atxilo hartu eta preso sartzeko aurrekaririk gabeko boterea ematen zion. Poliziak Winnie, Zeni eta Zindzi bere gonari lotuta zituela atera zuen etxetik. |
453 |
Isolamenduan itxi zuten Pretorian, fidantzapeko askatasuna eta bisitak jasotzeko aukera oro ukatuz. Hurrengo aste eta hilabeteetan errukirik gabe galdekatu zuten. George Bizos eta Arthur Chaskalson, Rivoniako epaiketan esku hartu zuen taldeko kideak gehitu ziren defentsara beranduago. |
454 |
Urrian, atxilotu zutenetik hamazazpi hilabete bete zirenean, Winnie aske utzi zuten. Estatuak azalpenik gabe bertan behera utzi zuen bere aurkako salaketa. Bi astera debeku agindu berri bat jaso eta etxean gatibu izatera behartu zuten. |
455 |
Ni bisitatzeko eskatu berri zuen baimena ia berehala ukatu zioten. Kartzelan Winnie ere espetxeratua zegoela jakiteak ezerk baino gehiago apaltzen ninduen. Egoerari adorez aurre egiten ahalegindu nintzen, baina oso arduratua nengoen nire sakonenean. |
456 |
Ezerk ez ninduen Winni isolamenduan itxi zutena beste mintzen. Besteri hainbestetan gomendatu arren, ez nintzen nire esku ez zeuden kontuez ez kezkatzeko gai. Begiak bildu ezinik gau asko joan ziren. Zer ari ziren egiten agintariak nire emaztearekin?. |
457 |
Nola ari ote zen Winnie hau guztia jasaten? Nor ari zen gure alabak zaintzen? Nork ordainduko zituen fakturak? Halako galderek itauntzea eta erantzuteko modurik ez izatea benetako tortura bat zen Aucamp jeneralak Winnieri idazteko baimena eman zidan eta honen gutun bat edo bi jaso nituen bueltan. |
458 |
Ohikoan, epaiketaren zain dauden presoek ez dute gutunik idazteko baimenik izaten, baina Aucampek, nirekiko abegi keinu gisa, hauek jasotzeko aukera eman zidan. Garai hartan beste galera lazgarri bat ere izan nuen. Seme gazteenarena zen, Makgathorena, eta esaldi bakar bateko mezua zen. |
459 |
Bere anaia handia, nire lehen semea, Madiba Thembekile, Thembi deitzen genuena, Transkein moto istripuan hil zela jakinarazten zidan. Thembik hogeita bost urte zituen eta bi haurren aita zen. Zer esan halako tragedia baten aurrean?. |
460 |
Nire emaztearen egoeragatik erabat gainditua sentitzen nintzen, gure amaren galera oraindik gogoan nuen eta orain halako berri bati egin behar nion aurre... Ez dut hitzik nire baitan sentitzen nituen atsekabe beltza eta galera sentimendua adierazteko. |
461 |
Horrek nire bihotzean inoiz bete ahal ezin izan dudan hutsunea utzi zuen. Ziegara itzuli eta ohean etzan nintzen. Ez dakit zenbat denbora egin nuen sabaira begira. Ez nintzen afaritarako ere irten. Kideetako zenbait nire egoeragatik kezkatuta egon arren, ez nuen hitzik esan. |
462 |
Walter nire ondoan belaunikatu zen. Telegrama luzatu nion. Ezer esan gabe ni eskutik oratzera mugatu zen. Ez dakit zenbat denbora egin zuen nirekin. Zer esan behar du pertsona batek halako egoera batean? Semearen hiletara joan ahal izateko baimena eskatu nien kartzela- agintariei. |
463 |
Aitaren erantzukizuna semearen arimak bakean atseden hartzen duela bermatzea da. Ni zaintzeko segurtasunezko segizio bat bidal zezaketela esan nien. Itzuliko nintzela hitz eman nien. Baimena ukatu zidaten. Etxe hura ANCrentzat isilpeko lana egiteko baliatzen nuen nik. |
464 |
Klandestinitate- ko lan politikoaren eta lege-auzien artean denbora asko neraman bera ikusi gabe. Belaunetaraino heltzen zitzaion nire jaka zahar bat janz- ten harrapatu nuen. Niri nirearekin gertatu bezala, bere aitaren arropa janztean bizkortuta eta harro sentitzen zela ematen zuen. |
465 |
Agurtzeko unean, bat-batean hazi balitz bezala, zutunik, esan zidan: "Nik zain- duko dut familia zu kanpoan zauden bitartean".. Inoiz izango ze- nik ere uste ez nuen leku hartan igarotako lehen uneetatik ja- kin nuen ezingo nintzela itzuli nire usuko bizitzara y ezingo nuela ahaztu ikusitakoa. |
466 |
", "Nola liteke hain jendarte garatua omen den honetan y tamainako krudelke- ria instituzionalizatua existitzea? Seacliffeko ospitalea bezainbat Robben irla izan zitekeen, La Sante edo Soto del Real, Martutene zein Basauriko espetxeak ahantzi gabe. |
467 |
Sufrimenduaren alimaleko monumentuak de- nak, hiri erdian batzuetan, jende multzoen periferian beste- tan eta hala ere, gure kontzientziei pega-pega eginda beti, ka- letarron sudurpean. Polizia segizio handiaren ezohiko erakustaldia lekuko bakar, isilka eraman gintuzten gauaren erdian. |
468 |
Nire kideetako zenbait inoiz hegan egin gabeak ziren, eta ikaratuagoak ziruditen bidaia hegazkinez egin beharraren ideiagatik, gure patuagatik baino. Laugarren aldea zazpi metroko altuerako horma bat zen, eta presozainek, artzain-txakur alemaniarrez lagunduta, karrajutik zelatatzen zituzten. |
469 |
Urteko sasoi hartan hainbesteko hotza egiten zuen ziegetan, eta estalkiek hain babes txikia ematen zuten, goitik behera jantzita egin ohi genuela lo. Hiri hartako presondegi baten kanpoaldean lehergailuak jartzeagatik zigortu zuten. |
470 |
Dennis Brutus, Port Elizabetheko beste ekintzaile politiko mestizo bat, ere gurekin zen. Zephania Mothopeng ere gutartean zen: PAC Kongresu Pan-Afrikanistaren gobernu nazionaleko kidea zen hau. Azkenik, gurekin barrutu zituzten Transkein "autogobernuaren" arduradun bihurtu zen K. |
471 |
Lana gogaikarri eta nekagarria zen; eta, guztiarekin, gihar guztiak mintzeko bezainbes- tekoa izan arren, ez zen epeletan arnas hartzeko beste gogorra. Tenperaturak ez zituen lau gradu zentigraduak gainditzen eta eguzkitan ere dar-dar egiten nuen nire kaki alkandora meharraren azpian. |
472 |
Kathyk eskorga apur bat mugitu zuenean irauli egingo zitzaiola iruditu zitzaigun guztioi, eta zaindariek barre egin zuten. Lehen egunetik bertatik nire kexua agertu nien galtza laburrak erabiltzera behartzen gintuztelako. Ohikoa izaten zen kartzela-araudian ezarri baino are anoa txikiagoak ematea. |
473 |
Aurrerago, goi- mailako tituluak lortzeko ikasketak egiteko eskubidea zutenek, gaueko hamarrak edo hamaikak arte irakurtzeko baimena lortu zuten. Erabateko isiltasuna egiten zenean baino ez zen esertzen zaindaria korridorearen amaieran zegoen gelatxoan, egunsentira arte lo-kuluxka egiteko. |
474 |
Goiz batez, Bram eta Joelekin izaniko bilkuraren ondoren, bulego nagusira eraman gintuzten. Hau laurehun metroko distantziara aurkitzen zen harrizko egitura sinple bat zen, bahituran gintuzten sailaren oso antzekoa. Asko arduratzen ninduten emazteak jasan behar izaten zituen debeku eta jazarpenek. |
475 |
Ezin nuen ez bere ez eta umeen ardura nire gain hartu, eta estatuak traba asko jartzen zizkion eguneroko bizitza egiteko, gainera. Zaindariek ezagutzen ez zuten izen bat aipatuz gero, hauek elkarrizketa moztu eta aipatu pertsona nor zen eta berarekiko harremanaren arrazoia zein zen galdetzen zuten. |
476 |
Elkarrizketan aipatu nahi genituenentzat izen kodetuak asmatu eta gure senitarteko gisara aipatzea adostu genuen. Urduritasunari egotzi nion bere mehartasuna: Winnieren bisaiak tentsioan zegoelako-edo edo itxura eskasa izaten zuen bisita amaieran. |
477 |
Ez zituen kalkuluak ondo egin, harrobian hamahiru urte egin behar izan baikenituen azkenerako. Ofizialaren hitzaldiaren ondotik, pikotxak eta palak, eta haiekin, erauzketari buruzko halamoduzko jarraibide batzuk eman zizkiguten. |
478 |
Nik nahiago nuen, puskaz, denbora, kanpoan, naturaren erdian, landaredia eta zuhaitzak begiesten, gure gainetik zerua zeharkatzen zuten txoriak behatzen eta itsasotik zetorren haizea aurpegian sentitzen eman. Gutartean denak ez ziren ados ordea: ikasteko pribilegioa onartu egin behar ote genuen?. |
479 |
Hastapenetan Batasunerako Mugimenduko kide batzuk gure erabateko konpromisoa zalantzan jartzen zuen dohain bat onartzen ari ginela uste zuten. Ikasketekin jarraitu ahal izatea pribilejioa ez eta eskubide ukaezina zela esaten zuten. |
480 |
Posta-zerbitzuaren gora-beheren- gatik, kartzelaren kokaleku isolatua zela-eta edo maiz zentsoreen nahitazko moteltasunagatik, ohikoa izaten zen, eskatutako liburua, itzultzeko ezarritako dataren ondotik jasotzea. Sarritan kartzelako sail ezberdinetatik zetozen presoek areto bera partekatzen zuten. |
481 |
B modulutik zetozenak zein F eta G moduluetako presoak nahastu egiten ziren eta erakunde politikoen, greben, lan erritmoaren murrizketaren edota kartzelako beste edozein gaurkotasunezko gairen inguruko informazioa trukatzen zuten. |
482 |
Kanpo munduarekin komunikatzeko bi bide ezarri ziren: lehena, zigorra beteta irla uzten zuten presoen bidez; bestea, bisitekin genuen hartuemanean oinarritua. Libertatea irabazten zuten presoek euren arropen artean edo ekipaian garraiatzen zituzten gure mezuak. |
483 |
Bisitariekin arriskutsuagoa izan ohi zen, modu honen bidez eurak ere arriskatzen baikenituen. Abokatuekin hitz egiteko aukera izaten genuenean, zaindariek ez zuten bisitan egoteko baimenik izaten. Rivoniako epaiketan egin izan genuen bezala, ohar bidez ere komunikatzen ginen abokatuekin. |
484 |
Bisita gelan mikrofonoak egon ohi zirenez, trikimailuetara jotzen genuen: "mesedez, esaiozu. Ohiko prozedura izan ohi zen; krisi baten aurrean kartzelako arduradunek desinformazio kanpaina bat abiarazten zuten sail batzuk besteen aurka jartzeko asmoz. |
485 |
Kasu honetan, ANCk greba aho batez babestu arren, preso arruntekin espetxeraturiko PACeko kide batzuk ez zuten barauarekin bat egin. Nire ifitziz, mota honetako portaerek nahigabetu eta asaldatu egiten zituzten, eta, poztu egiten zituen, aldiz, gu goseak ikusteak. |
486 |
1964an lehen bisita egin zuenetik presio gogorrak jasan zituen Winniek: poliziak bere neba eta ahizpa jazarri zituen eta agintariek ahalegin guztiak egin zituzten, familiarengandik urrun, bakarrik bizi zedin. Inprobisatu egiten genuen eta, hartara, informazio kopuru handia trukatzen genuen. |
487 |
Honen guztiaren ondorioz, kaleratu egin zuten gizarte-laguntzaile gisara lortu zuen bigarren lanetik eta bere diru- sarreren iturri nagusia galdu zuen. Nire erresistentzia garaitzeko saiakeran, estatuak bere eskuetan zegoen guztia egin zuen. |
488 |
Gortearen aurrean nire defentsa propioa egitea erabaki izanak kezka piztu zien agintariei, gertakariari lagunduko liokeen publizitateak, oraindik, beti defendatu nituen ideia berberengatik borrokatzen jarraitzen nuela salatuko baitzuen. |
489 |
Tematu egin nintzen eta Auzitegi Goreneko erregistro buruari beharrezko artxibo, dokumentu eta liburuak eskatu nizkion, akusazioaren lekukoen zerrenda eta euren testigantzen inguruko informazioarekin batera. Honek informazioa laburbildu eta paperezko zati txiki bakarrera murrizten zuen. |
490 |
Nahi beste hitz egin genezakeen, lan egiten jarraitzen genuen bitartean, betiere. Lauzpabost gizoneko talde txikitan batu eta bizitzaz eta haraindiaz hitz egiten ematen genuen eguna. Garrantzia handieneko gaiez eta funtsik batere ez zutenez etenik gabe aritzen ginen. |
491 |
Bahituta egoteakizan dezakeen alde erakargarri bakarra, pentsatzeko denbora sobera izatea da. Gure lehen eztabaidetako bat, eta denboran zehar gehien luzatu zena, ANCk eta Alderdi Komunistak izan beharreko harremanei buruzkoa zen. |
492 |
Gutako batzuk, bereziki herrialde komunistetan ariketa militarrak jaso zituzten MKko gudariek, ANCk eta alderdiak bat eta bera izan behar zutela uste zuten. Eztabaidak urte luzez iraun zuen, eta presoen zati handi batek er- daintzearen alde egin zuen modu zuzenean. |
493 |
Kartzelako erizaindegian lan egiten zuen eta aurrez ingcibi gisa jardun zuen preso batek ezku- tuko erdainkuntza gune bat antolatu zuen. Tigreak jatorriz Afrikakoak zirela argudiatzen zuen aurkako taldeak, eta oraindik ere gutxi batzuk izan bazirela defendatzen zuten. |
494 |
Bazen oihandi afrikarretan katukietan eder eta ahaltsuena beren begi pro- pioekin ikusi izana baieztatzen zuenik ere. Lanean ari ginenean gurekiko tarte bat gordetzen zuen, eta emandako agindua betetzen jarraitzen genuen bitartean ez zirudien gainerako guztia batere axola zitzaionik. |
495 |
Garai hartan oso lan gutxi egiten genuen arren, gizakiei gutxieneko adeitasunez hurbiltzen zaien gisan etorri zitzaigunez, atsegin handiz, gizon hari laguntzea erabaki genuen. Lege-batzordearen egitekoa irlako administrazio-auzitegiaren aurrean gure burkideei nola jokatu behar zuten aholkatzea zen. |
496 |
Ezin zen Van Rensburg inteligentea zenik esan, harrobian esklabuen ugazaba moduan aritu arren auzitegian menderagarria izan eta men- deratu egiten genuelako. Zaindari batentzat umiliagarria izaten zen, konfidantzazko presorik izan ezean, bere burua fianbrera eramatera behartuta ikustea. |
497 |
Afrikaans hizkuntzan Dik Nek-ek "lepo potolo" esan nahi baitu; eta burugogorra eta zurruna den norbaiti ezartzen zaio deitura hori. Andrew Masondo zen tigreak afrikar jatorririk ez zuena indar gehienez defendatzen zuenetariko bat. |
498 |
Prestutatsunez ari ginen, baina sasoi hartan bi-biok lege ikasketak burutzen genituenez, bart irakurritakoa eztabaidatzen ere ari ginen. Eguna amaitzean, Van Rensburg gure aurrean paratu zen eta "Fikile Bam eta Nelson Mandela, zuzendariaren bulegoan ikusi nahi zaituztet" esanez zuzendu zitzaigun. |
499 |
Fiks eta biok besteengandik aldenduta aritu ginela azaldu nion, eta egindakoaren berri eman geniezaiokeela, hala nahi balu. Maletatxok ez zuen erantzunik osatzen asmatu, eta tenienteak ofizial bati gutxitan egiten ikusi diodan zerbait egin zuen: presoen aurrean bere azpikoari kargu hartu zion. |
500 |
Egitasmoa ezkutuka eztabaidatzen ari ginen bitartean Kellerman maiorra jantoki gisara baliatzen genuen etxolan sartu zen. Ezohiko gertakaria zen hura; egundo ez genuen hain maila altuko bisitari bat hartu gure etxola apalean. |
501 |
Eztul urduri batekin, agindua gaizkiulertu bat izan zela eta zalapartarik sortu gabe harrobian hitz egiten jarrai genezakeela jakinarazi zigun. Bazkaltzen jarraitzeko eskatu zigun gero, eta bere orpoetan ardatz eginda etorritako bidetik joan zen. |
502 |
Manua baliogabetu izanak poztu egin gintuen, baina, mesfidantzaz, hau zergatik gertatu ote zen galdetu genion elkarri. Arratsalde hartan, nire ziega, sarrera ondoko laugarrena izatetik korridorearen amaieran zegoen hemezortzigarrena izatera pasa zen. |
503 |
Preso guztiek euren kexuak txandan-txandan azaltzen bazituzten, bisitaria hemezortzigarren ziegara heldu aurretik oihukatuko zuten "Denbora amaitu da! Laurdena jo baino lehenago, Suzman andereak, kartzeletako goi mandatari Steyn jeneralaren laguntzaz, gure pasabidera ematen zuen atea zeharkatu zuen. |
504 |
Suzman anderea preso politikoen egoeragatik jakin-min apur bat agertu zuen parlamentuko kide bakanetakoa zen, bakarra ez esatearren. Steyn jeneralak eta komandante buruak bere ondoan jarraitu arren nik ez nuen hurrengo balizko bisitetarako ezer gorde. |
505 |
Gure eskariez mintzatu nintzaion: janaria denentzat berdina eta hobea izatearen eta arropa egokiaren beharraz; ikasteko erraztasunak ematearen premiaz ere hitz egin nion, egunkarietan isla izan ohi zuten informazioetara iristeko gure eskubideaz, eta beste hainbat kontuz. |
506 |
Biharamunean gure aurka jarritako salaketak berriz aurkeztea erabaki zuela jakinarazi zigun. Denbora gerora, Suzman andereak gure kasua Parlamentuaren aurrean azaldu zuela jakin genuen eta, bisitatik aste gutxira, Maletatxo irlatik beste norabaitera aldatu zuten. |
507 |
Gure egiturak aurkitu eta errotik erauzi zituzten; atzemanak izan ez zi- renek etsaiaren urratsen aurretik iraun beste bizibiderik ez zuten izan. Kide batzuk preso hartu zituzten eta besteak Bostwana bihurtuz independizatu zen Bechuanalandiaraino erretiratu ziren. |
508 |
1968ko hasieran ANCko beste guda-talde bat Rhodesian barneratu zen; honek armadaren aurka ez ezik, bertara laguntza gisara igorritako Hegoafrikako polizien aurka jo zuen. Testuinguru berezian jazo zen guztia: bere basetxeko pasealekutik hurbil tren batek harrapatu zuen. |
509 |
Irlan antolakunde biak elkarlanean aritzea lortzen bagenuen, gure herriaren askatasunaren aldeko borrokan batasuna lortzeko balioko zukeen aurrekari bat sor genezakeen. Azkenerako, arrunten sailera, erakunde bakoitzak bere aldetik, batasunaren ideia defendatuz gutun bana idatzi genuen. |
510 |
Egun batzuk geroago, PACek erabaki zuen beren buruzagi Zeph Motopeng ere bakartuta egon behar zuela, eta ni egoera hartan egon nintzen denbora guztian, inorekin kontatu gabe, behartu egin zuten beste presoengandik aldenduta lan egin eta bazkaltzera. |
511 |
Herrialdearen egoera zein zen neurtzeko bitarteko nahikorik ez genuenez ondorio batera heldu ginen: behar besteko informaziorik ez geneukan auzien gaineko proposamenak egitea ez zen zuzena ez zuhurra izango. Denbora egiteko atxilogela garbitu eta lastaira eta mantak kiribildu behar izaten genituen. |
512 |
Ez genuen iturriko urik, eta komunen faltan, hogeita bosten bat zentimetroko diametroko ballies deituriko burdinazko ontzi batzuk genituen. Portzelanazko estalki konkabo bat izaten zuten hauek gainean, eta bizarra egiteko eta eskuak eta aurpegia garbitzeko beharrezko ura geldotzen zuten. |
513 |
BalIiesak hustea izaten zen gure lehen lana, zazpiak laurden gutxitan, irteera baimentzen zigutenean. Ibilguaren amaieran zeuden isurbidee- tan arretaz garbitu behar izaten ziren hauek, kiratsa jasanezina izaten baitzen bestela. |
514 |
Ontzi haiek garbitzeak atseginerako arrazoi bakarra zuen: lehen egun haietan gure burkideekin hitz batzuk trukatu ahal izateko genuen aukera bakana zen. Kartzelazainek ez zuten garbiketa unea ikusi nahi izaten eta kideekin ahopeka hitz egiteko tartea ema- ten zigun horrek. |
Комментарии